Musika antzerki barrokoa

Dido & Aeneas

Musika eta hitzaren edertasuna amesteko moduko ikuskizunean

2019ko Maiatzaren 03tik 04ra

“Bakea eta biok arrotz bilakatu gara”

Christopher Marloweren Dido, Queen of Carthage lana eta Henry Purcellen Dido and Aeneas Opera oinarrian izanda, azken hau Nahum Tateren libretoaz, Arriaga Antzokiaren ekoizpen berri honek bi maisu lan hauek uztartzen ditu. Maitasun istorio tragikoa azalerazten du obra honek, Cartagoko erregin Dido eta Eneasen artekoa, zeinek Troyatik ihes egitea lortu eta benetazko itsas-bidetik aldenduta, Cartagoko kostaldera iristea erdietsi zuen. Pasio basatizko eta sentimenduen botereari buruzko istorio handia, bukaeran traizioa eta agurra zain dituena!

 Barbora Horáková Jolyk zuzenduko du ikuskizuna, euskal antzezle eta abeslariez osatutako lantaldearekin. Testuak euskaraz interpretatuko dituzte eta musika ingelesez, jatorrizko hizkuntzan.

Barbora Horáková Jolyri buruz

Zuzendaritza eszenikoa gizonezkoen esku egon den kotoa izan da betidanik. Ingurune horretan, talentuz gainezka datorren Barbora Horáková Joly emakume zuzendari gaztearen agerpen indartsua benetako gertakari garrantzitsua izan da Europan. Bere ikuskizunek kritikaren eta ikus-entzuleen txaloak jaso dituzte eta, duela denbora gutxi, Europan garrantzia hartzen ari den izar garrantzitsuenaren International Opera Award saria lortu du Barbora Horáková Jolyk.

Pragan jaio baina Suitzan bizi den Horáková Jolyk kantua ikasi zuen Pragan, Basilean eta Genevan. Lehiaketa eta fundazio asko irabazi ondoren, bere ibilbidea Basel eta Bienne Antzokietako agertokietan hasi zuen. Swiss Studio Operako kide da. Geroago, eszenan jartzea ikasi zuen Municheko Bayerische Theaterakademie August Everding izenekoan.

2012 eta 2015 artean Antzoki laguntzaile gisa aritu zen Basileako Theater Basel izenekoan, eta bertan maila handiko jendearekin egin zuen lan, David Bösch, Frank Hilbrich, Sebastian Nübling, Armin Petras, Vera Nemirova, Massimo Rocchi edo Georges Delnon, besteak beste.

Sarri askotan lankide izan duen Calixto Bieitok bultzatuta, artista independente karrera hasi du, eta bide horretan hainbat operatara heldu da, Munich, Madril, Paris, Nuremberg, Venezia, Anberes, Lyon, Geneva, Basilea, Leipzig, Brno, Londres, Hanburgo, Oslo, Schwetzinger Festpielen, Dresdner Musikfestspiele, etab.

2011n egin zuen bere lehenengo eszenan jartzea Neuchâtel-en, La Voix Humaine lanarekin. Ordutik hainbat proiektu zuzendu ditu Europa osoan, eta goraipamen eta sari garrantzitsuak jaso ditu, Opera panorama osoan hasi berri den figura azpimarragarriena izendatu zuen Londreseko International Opera Award (2018) saria barne. Ring Award ospetsuaren finalista izan zen eta Graz Hiria Saria lortu zuen bere zuzendaritza lan garrantzitsuarengatik.

Arriaga Antzokian ere erakutsi du bere maila, 2017an L’Orfeo ekoizpen lan propioa zuzenduz eta Leonard Bernsteini eskainitako I hate music kontzertu-omenaldian alderdi eszenikoak koordinatuz, 2018an. Une honetan, Arriaga Antzokiaren asmo handieneko proiektuetako bat ari da prestatzen: Dido & Aeneas.

Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria

 


Taldea


Musika: Henry Purcell

Testuak: Christopher Marlowe

Libretoa: Nahum Tate

Zuzendaritza eszenikoa: Barbora Horáková Joly

Musika zuzendaria: Petros Bakalakos

Eszenografia: Eva-María Van Acker

Argiztapena: Michael Bauer

Jantziak diseinua: Benjamin Burgunder

Koreografia: James Rosental

Konpositore DJ: Janiv Oron

Koruko zuzendaria eta maisu errepikatzailea: Carlos Imaz

 

Dido: Miren Gaztañaga (antzezle), Nerea Berraondo (abeslari)

Eneas: Adrián García de los Ojos (antzezle), León de la Guardia (abeslari)

Júpiter: Joseba Apaolaza

Juno: Idoia Merodio

Venus: Itziar Lazkano

Cupido: Karmele Larrinaga

Ganymed: Koldo Olabarri

Belinda: Lucía Astigarraga (antzezle), Naroa Intxausti (abeslari)

Iarbas: Mikel Losada

Ascanius: umea

Korua: Ana Sagastizabal, Ainhoa Zuazua, Alicia Manceras, Josu Cabrero, Alesander Pérez, José Manuel Díaz

Orkestra: Propitia Sydera Bilbao

 

Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria

Saioak

19:30

Prezioa

15 - 52 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

2 ordu etenik gabe

TOP