Mikel Azpirozen Islak diska, 1978. urteko Steinway&Sons B ereduko isats-piano bikain batekin interpretatutako bederatzi konposizio biltzen dituen lana alegia, errezitaldi honen abiapuntu gisa agertzen zaigu. Emanaldi honetan bere musika eta Atxagaren hitzen edertasuna uztartzen dira.
“Denbora ez da inon era berean ezartzen: ez gauzetan, ez animalietan, ez beste errealitateetan. Poliki-poliki ezartzen da esate baterako harrian; harri batzuetan, ehunka edo milaka urte behar dira antz emateko moduko aldaketa bat gertatu aurretik.
Lorean, berriz, ez da halakorik; gehienek sasoi bat irauten dute, hilabete banaka batzuk.
Animalien erresumari dagokionez, modu batean jasotzen dute loroek eta dortokek denbora; tximeletek, bestean. Zer esanik ez ephémeros deitzen diren eltxoek.
Gogoan izan beste errealitate batzuk ere: idatzita iristen zaizkigun musikak, testuak…”
Bernardo Atxaga
Arriaga Antzokiak Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailaren lankidetzaz sustatutako ekimena.
Taldea
Hitzak: Bernardo Atxaga.
Musika: Mikel Azpiroz.
Saioak
13 - 19:00.
Prezioa
18€ /beherapenak
rriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: