Garai batean, lehenik irratiari eta ondoren telebistari esker, “Las lagarteranas”, “La verbena de la Paloma”, “La mazurca de las sombrillas” eta antzeko beste hainbat doinu mundu guztien etxeetara iritsi ziren eta denentzat ezagun bihurtu.

“¡Zarzuela On Air”! lanak garai hartako irrati estudio bat birsortzen du. Estudioan, esatari batek maitasun eta intrigazko istorio bat ehotzen du, entzuleen deiei erantzuten dio eta kontakizunaren harian zuzeneko musika txertatzen du.

Emankizunean entzungo ditugu “Los gavilanes”, “El huésped del sevillano”, “La corte de Faraón” eta antzeko beste zartzuela handi batzuetarako idatzi diren koru onenetako batzuk, denak ere Rossini Koruak interpretatuak.



Taldea


Azucena Molina: aktorea
Celia Baños: pianista
Ius Pérez: zuzendaria

Coro Rossini

Saioak

 

Prezioa

14 euro / Beherapenekin

TOP