Kontzertuak

Coro de niños y niñas de la Coral de Bilbao por los Derechos de la Infancia

Bilboko Koraleko Haurren Abesbatzak zinez berezia den kontzertua aurkezten du haurrak protagonista dituela: Haurraren Eskubideekiko konpromisoa musikaren bitartez. Egoera kritikoetan alderdirik zaurgarrienak haurrak dira, gure Lur Planetan ugariak diren gerren eta bidegabekeria-egoeren ondorio suntsigarrienak pairatzen dituztenak. Musikak, elkartasunaren lotura gisa, parte hartzen duten haurrak artista ez ezik, eragile solidario ere bihurtzen ditu. Kontzertuaren programa haurtzaroaren […]

2016ko azaroaren 19a

Bilboko Koraleko Haurren Abesbatzak zinez berezia den kontzertua aurkezten du haurrak protagonista dituela: Haurraren Eskubideekiko konpromisoa musikaren bitartez.

Egoera kritikoetan alderdirik zaurgarrienak haurrak dira, gure Lur Planetan ugariak diren gerren eta bidegabekeria-egoeren ondorio suntsigarrienak pairatzen dituztenak. Musikak, elkartasunaren lotura gisa, parte hartzen duten haurrak artista ez ezik, eragile solidario ere bihurtzen ditu.

Kontzertuaren programa haurtzaroaren inguruko obretan oinarrituko da, haurra protagonistatzat duten musika-konposizioetan, bai haiei buruzkoa delako bai haien hartzaileak haurrak direlako.

Bilboko Koraleko Haurren Abesbatzarekin batera, kontzertuaren atal batean, Bilboko Lizeo Frantziarreko Abesbatzak parte hartuko du; horko zuzendaria ere Jose Luis Ormazabal da. Horrela, 200 parte-hartzaile baino gehiagok Nazio Batuek onartutako “Haurraren Eskubideak” aldarrikatuko dituzte.

 

 


Taldea


Bilboko Koraleko Harren Abesbatza

Bilboko Lizeo Frantziarreko Abesbatzarekin elkarlanean

Zuzendaria: José Luis Ormazábal

Pianoa: Anus Cividian

Saioak

Azaroak 19. 20:00

Prezioa

8,50 -25 euro /beherapenak

TOP