Marie Chouinardek konpainia sakonki aztertu du une gorenak hartu eta bakar-saio eta duetoz osaturiko lana egiteko. Forma koreografiko hauek berregin ditu ikuspuntu ezberdinak emanez: jantzi edo soinu-giro berriak, moldaketa koreografiko berriak… Koreografoaren koadernoko zenbait ideia ere hartu ditu duo berria sortzeko.

Guztira 24 dantza harribitxi txiki dira, 1 eta 10 minutu arteko iraupena dutenak eta etenik gabeko bi ekitalditan aurkeztuak. Sortze-prozesu luze eta sakonaren ondorioz, pieza guzti hauek bat egin dute. «Errotiko bizitasun» hau azkenengo Veneziako Bienalean estreinatu zen arrakasta handia lortuz, errotikoa diogu Radix latinoaren zentzuan, errokoa. 2017an Marie Chouinardek Boscoren «El jardín de las delicias» lanean oinarritutako emanaldiarekin txunditu gintuen . Orain bere mailako beste proposamen batekin datorkigu.


Taldea


Zuzendari artistikoa eta koreografoa: Marie Chouinard

Argazkilaria: Sylvie-Ann Paré

Koreografiak: Marie Chouinard

Dantzariak (Zerrenda alda liteke): Jossua Collin-Dufour, Valeria Galluccio, Motrya Kozbur, Luigi Luna, Scott McCabe, Sacha Ouellette-Deguire, Carol Prieur, Clémentine Schindler

Musika: Louis Dufort, Frédéric Chopin (Prelude 5 in opus 28) eta Carles Santos

Abesteko partiturak: Marie Chouinard

Argiteria: Marie Chouinard

Axel Morgenthaler

Bideoa, set eta osagarrien diseinua: Marie Chouinard

Jantziak: Marie Chouinard

Liz Vandal

Makillajea: Marie Chouinard

Argiaren moldaketa: Samuel Théry

Bideo kontsultorea: Jimmy Lakatos

COMPAGNIE MARIE CHOUINARD-ek eskerrak eman nahi dizkie ondorengoei: Conseil des arts et des lettres du Québec, Canada Council for the Arts eta Conseil des arts de Montréal.

 

Saioak

19:30 

Prezioa

14 - 42 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25ko deskontua.
Dantzako profesionalak: %25ko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Iraupena

1:30 ordu. 3 minutuko atsedenaldia.

TOP