Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Bilboko gangsterren hiri ezagunean, gizon batek boterea du amets. XX. mendeko Alemanian, gizon horrek Adolf Hitler zuen izena. Gaur, Bilbo honetan, Arturo Ui du izena. Krisi ekonomiko baten erdian, Patata Partzuergoko oligarkek Canino alkate agurgarriarengana jo dute mailegu inozente bat ziurtatzeko. Baina patataren monopolioa salbatuko duen ustelkeria izango da Arturo Uiren eta haren gangsterren anbizioek igoko duten eskailera.

Pabellón 6eko Gazte Konpainia berriak antzeztua, lan koral eta dinamikoaren aldeko apustua egin du Bertolt Brecht olerkariaren The Resistible Rise of Arturo Ui lanaren euskarazko bertsio indartsu honek, eta iragan mendeko fenomeno gaurkotuenetako bat aztertzen du: faxismoaren gorakada. Agertokitik irten eta besaulki-patioa blaituko du Brechten oihu errebindikatzaile eta satirikoak: zer egingo dugu?, ala behatu besterik ez dugu egin behar?


Taldea


Testua: Bertolt Brecht.
Egokitzapena eta zuzendaritza: Galder Irusta.
Jantziak eta eszenografia: Betitxe Saitua.
Soinu-espazioa: Etxahun Arregi.
Zuzendariaren laguntzailea: Aitor Echarte.
Testua egiteko laguntza: Ione Irazabal.
Euskarazko bertsioa: Patxo Telleria.
Ekoizpena: Gazte Konpainia – Pabellón 6.
Laguntzailea: Teatro Arriaga.

Euskarazko ikuskizuna.
Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Saioak

03/03/2027 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP