Opera txiki

ÁR BO LA RÉ

Étienne Daniel

Zergatik ez dira etxean zuhaitzak hazten? Zenbat zuhaitz daude munduan? Zuhaitz bat hiltzen denean, zer da gertatzen?

2021ko maiatzaren 15tik 16ra

Estreinaldia Bilbon

ÁR BO LA RÉ alegiazko mapa batean kokatzen den toki berdea da. Bertako biztanleek oinak ureztatzeko, zuhaitzekin dantzatzeko eta abesteko, sustrai zaharrek kontatzen digutena entzuteko ohitura dute. Kantuaren, dantzaren eta antzerkiaren bitartez, komunitatearen indarra eta bai besteak bai geure burua zaintzeak duen garrantzia erakutsiko dizkigute.

Bidaia osoan zehar Étienne Daniel-en musika, Frantzian bere abesbatza-musikagatik eta haurabestiengatik ezaguna den konpositorea, eta Alain Boudet, Frantzian ere poesia hedatzen lan handia egin duena, poetaren olerkiak, euskerara itzulita eta moldatuta, izango ditugu lagun.

Gomendaturiko adina: 7 urtetik gora.
Familiarteko emanaldiak: 2021eko maiatzak 15 (18:00) eta 16 (12:00, 18:00)

Ikuskizuna euskaraz.


Taldea


Musika: Étienne Daniel.
Testua: Marta García.
Bakarlariak: Ainhoa Tabuyo, Lorea López, Mattin Aisa, Enara Lardizabal.
Koruak: Easo Gazte, Easo Eskolania.
Pianoa: David de Oliveira.
Perkusioa: Nerea Quincoces.
Musika zuzendaria: Gorka Miranda.
Eszena zuzendaria: Mafalda Saloio.
Eszenografia: Mafalda Saloio.
Argiztapena: David Alkorta.
Jantziak: Mafalda Saloio.
Produkzioa: Quincena Musical de San Sebastián

Saioak

D15 - 18:00.
16 - 12:00 eta 18:00.

Prezioa

10 - 16€ /beherapenak

15 urtetik beherako OLBEko bazkideak: 10€
OLBEko bazkideak: 15€
15 urtetik beherako generala: 11€
Generala: 16€

Iraupena

65 min.

TOP