Orain dela mende bi Anton Abbadia etorri zen mundura Dublinen. Bertan erakutsi zioten euskaraz berbetan eta bertatik abiatu zen bere bizitzaren bidaia. Bidaia honen bukaerako paisaia Hendaiako kostaldea izan zen. Bertan altxatu baitzuen Abbadiak bere gaztelua.

Txomin Heguy aktore lapurtarrak Anton Abbadiaren arima hartu eta esploratzaile, geografo, astronomo eta kulturgilearen baloreak ekarriko ditu tauletara. Bakarrizketa hau Patxo Telleriak idatzi zuen aurreneko Loraldiari hasiera emateko 2015ean. Orain moldaketa berria dakargu. Txomin Heguy eskarmentu handiko aktore eta idazlearekin batera eszenan hiru musikari izango dira: Xabi Zeberio (nyckelharpa, biolina eta kalimba), Mixel Ducau (gitarra eta klarinetea) eta Alaia Phillips Ducau (boza). Musikak antzezlanaren soinu banda gidatuko du, Irlanda, Brasil, Etiopia, Paris, Zuberoa… eremuetatik abiatuz. Sentikari honen leman Oier Guillan izango da.

Loraldiaren produkzio propio honetan ezinbestekoa da Metrokoadroka eta Chimères antzerki taldeen elkarlana.

Aitor Mazo In memorian

 

Loraldiaren produkzio honetan, Anton Abbadiaren bizi-bidaia kontatzen da, Dublinen jaio zenetik Hendaian azken jauregia eraiki bitarte.

Gidoia Patxo Telleriak egin du, Txomin Heguyk antzezten du eta musika Xabi Zeberiok, Mixel Ducauk eta Alaia Phillipsek jarriko diote.

 

 


Taldea


Txomin Heguy, Xabi Zeberio, Mixel Ducau eta Alaia Phillips Ducau

Oier Guillanen (Metrokoadroka) zuzendaritzapean

Patxo Telleriaren gidoia

Saioak

19:00  eta 20:30 

Prezioa

15 euro /beherapenak

Arriagako lagunek, Lorazainak, Taldeek, Gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33 baino desgaitasun handiagoa duten pertsonak: 10 euro
TOP