LIED ARRIAGAN – ESPACIO FOYER

ÁLVARO BASCO Y LLUM COLOMER

PURCELL & BRITTEN: VOICES ACROSS TIME

Soinu-arkua musika ingelesaren funtsezko bi figuraren artean: Henry Purcell eta Benjamin Britten.

2027ko apirilaren 08a
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Ia hiru mendek bereizten baditu ere, hitz abestuarekiko sentiberatasun paregabea eta ahots-miniaturako adierazkortasun sakona partekatzen dituzte Henry Purcell eta Benjamin Britten musikagileek.

Errezital honen lehen zatiak, klabezin eta kontratenor banak lagunduta, Purcellen unibertso barrokoan murgilduko gaitu, erretorika musikala eta intimitate emozionala naturaltasunez uztartuz.

Bigarren zatian, berriz, pianoak hartuko du lekukoa, tradizio horren oinordeko eta berritzaile, Brittenen abestiei laguntzeko. Brittenen idazkerak begirada modernoa erakusten du, iraganarekiko lotura galdu gabe.

Garaien arteko elkarrizketa horrek proposatzen duen bidaian, ahotsak denbora zeharkatzen du, eta kidetasunak, kontrasteak eta eraldaketak azaleratzen ditu abesti ingelesean.


Taldea


Kontratenorra: Álvaro Basco.
Pianoa eta klabezina: Llum Colomer.
Ekoizpena: Teatro Arriaga.

Saioak

08/04/2027 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).

TOP