Informazioa KOMUNIKATUA – SARREREN ITZULKETA

Arriaga Antzokiak honako hau jakinarazi nahi du:

Ezarritako mugikortasun murrizketek eragindako pertsona guztiei urriaren 27tik abenduaren 10era bitartean programatutako ikuskizunetarako sarreren zenbatekoa honela itzuliko zaie:

1.Antzokiko leihatiletan erositako sarrerak:

Zenbatekoa leihatiletan itzuliko da, erosteko erabilitako finantza-txartel berean edo eskudirutan. Mugikortasuna mugatuta dagoenez, dirua itzultzeko bide hori epemugarik gabe egongo da zabalik, kaltetuek, ahal duten unean, kudeaketak lekuan bertan egin ahal izan ditzaten.

 

2.On-line erositako sarrerak:

Itzulketa ez da automatikoa izango. Interesdunek posta elektronikoko mezu bat bidali beharko dute helbide honetara: informacion@teatroarriaga.eus, gaian “Sarrerak itzultzea” adieraziz eta, mezuaren eremuan, sarreren itzulketa berariaz eskatuz. Erosteko unean jasotako pdf formatuko sarrerak mezuari erantsi beharko zaizkio nahitaez.

Abenduaren 10etik aurrera programatuta dauden ikuskizunei dagokienez, oraingoz ez da itzulketarik egingo, baina osasun agintaritzaren agindu eta gomendioen bilakaera ikusi ahala, gure ikusleak jakinaren gainean jarriko ditugu.

Arriaga Antzokiak lehenbailehen kudeatuko du itzulketa. Pazientzia eskatzen dugu itzulketak kudeatzeko behar den denborarengatik, eta barkamena eskatzen dizuegu sortutako eragozpenengatik.

TOP