Dantza - Agertoki irekia

ZARRA

ADRIANA BILBAO KONPAINIA

Telmo Zarraren mitoa gorenera eraman zuten giza balioak nabarmendu nahi ditu Adriana Bilbao bilobak, dantzaren bidez.

2022ko azaroaren 17a

ZARRA dantza-obrak omendu eta aintzatetsi egiten du Telmo Zarraonandia (1921 – 2006), hirurogei urtez Espainiako futbol-ligako golegile nagusia izan zen jokalari enblematikoa.

Ikuskizunak hurbildu egiten gaitu kirol horri atxikita dagoen herri baten jatorrietara eta oroimenera, meatzaritzari eta industriari loturiko sustraietara, eta ibilbide bat egiten du haren historian zehar, Telmok berak gidatutako pasadizoen bidez. Futbolaren mitotzat jotzen da Athletic Clubeko eta Espainiako futbol-selekzioko jokalari zena; haren palmaresa luze eta zabala izan zen benetan, gurearekin zerikusirik ez zuen garai batean.

Adriana Bilbao koreografoak, Zarraren bilobak, haren handitasuna nabarmentzen duen lan hau sortu du, aitonaren omenez. Dantza, flamenkoa eta futbolarekin lotutako kirol-elementuak uztartuta, ezaugarri nagusi zituen indarra eta bizitasuna azpimarratzen ditu, mitoa areagotu zuten kirol eta giza balioak ahaztu gabe. Errematatzaile bikaina zen, erdiko aurrelari aseezina, jatorra eta irmoa… haren abizenak adierazten duen bezala: «ZARRAONANDIA», zaharra, ona eta handia.

Estreinaldia Arriaga antzokian.


Taldea


Zuzendaritza: Adriana Bilbao.
Musika-konposizioa: Guillermo Guillén.
Koreografia: Adriana Bilbao y elenco.
Antzezleak: Adriana Bilbao, Carmen Bejarano, Tatiana Cuevas, Blanca Lorente, Gabriel Matías, Miriam Pérez, Magdalena Mannion, Pablo Egea eta Adrian Domínguez .
Eszenografia eta jantzien diseinua: Fran López del Cerro.
Argiztapenaren diseinua: Alberto Rodríguez Vega.
Bideo proiekzioak: Alphax Estudio.
Produkzioa eta banaketa: Cía Adriana Bilbao y D8 Sorkuntza Faktoria.
Banaketa: D8 Sorkuntza Faktoria.
Lankidetza: Teatro Arriaga.

Saioak

17 - 19:30.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Dantza profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

75 min.

TOP