Winterreise (Neguko bidaia, alemanez), D. 911, piano eta ahotserako 24 lied biltzen dituen zikloa da. 1827an konposatu zuen Franz Schubertek, hil baino urtebete lehenago, Wilhelm Müllerren olerkietan oinarrituta. Edertasun eta sakontasun handiko konposizioa izanik, Alemaniako musika-kulturan generoaren gailur erromantikotzat jotzen dute Winterreise. Lanaren transzendentziak eta garrantziak genero guztiak gainditu dituzte, eta, musikologo aditu askoren iritziz, musikaren historiako ziklorik hunkigarrienetako bat da.
Orain, LIEDaren historian funtsezkoa den zikloa Arriaga antzokiko foyer ederrean izango da entzungai, Xavier Sabata kontratenor bikainaren interpretazioari esker. Francisco Poyato piano-jotzailea izango du lagun.
Taldea
Piano-jotzailea: Francisco Poyato
Saioak
14 - 19:30h.
Prezioa
15€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: