Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

Franz Schubertek (1797-1828) Wilhelm Müllerren (1794-1827) poemen inguruan eginiko 24 lied dituen zikloa da «Winterreise» (neguko bidaia). Jatorrian ziklo hau tenor eta pianorako konposatu zenez gero, Joan Anton Rechik konposatutako bertsio honek jatorrian zituen erregistro eta kolore tonalak berreskuratu ditu. Schubertek bizitzako azkenengo urtean konposatu zuen, gaixo eta txiro zegoenean, karitateari esker bizirik irauten.

Lanak izatearen deskribapen tragikoa deskribatzen du tristuraz. Erantzun gabeko maitasuna, atsekabea edo tristuraren gaiak jorratzen ditu beste batzuen artean; itxaropena eta adorea ere ez dira falta, nahigabearen giroan beti ere. Emozio inpaktu handiko atmosfera hau izotzezko hilobiek osatutako hilerria eta su handiek sortzen dute, ikuslea auditibo eta bisualki ez ezik, emozionalki ere konektatuz.


Taldea


Tenorra: Francisco Fernández-Rueda
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre
Zuzendari eszenikoa: Joan Anton Rechi

Saioak

19:30 

Prezioa

13 - 30 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP