Antzerkia - Agertoki irekia

VIENTOS DEL PUEBLO

Pep Tosar, Miguel Hernándezen bizitza eta obra oinarri hartuta

Moldeak hautsi eta arauak urratu zituen poeta bikain baten bizi-ibilbidea.

2026ko azaroaren 29a
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Miguel Hernándezen bizitza kontatzea beti da abentura bat; eta hala da, haren profilak moldeak hausten dituelako eta arauak eta estatistikak urratzen dituelako. Zinez ezohiko kasua da idazle eta gizon honena. Izan ere, haren kontakizun biografikoa eraikitzearen atzean, erreskatatzeko- eta hondakinak kentzeko lana dago, eta hura bandera, martiri eta poeta-ahuntzain tristea bihurtu zuten topikoetatik urruntzekoa. Ikuskizun honek egoera naturalera itzuli nahi du gizona, bizitzaren militante sutsu izatera, kondairarik gabe; eta publikoa poeta horren bizi-ibilbideaz maitemindu nahi du, hamabi urtean (besterik ez) bere lanbidea justifikatzea lortu zuen eta etorkizuneko editoreei hitz bedeinkatuz jositako lau mila orrialde eman zizkien poetaz.

Miguel Hernández oso gazterik hil zen; baina, 31 urtean, aurrekaririk gabeko ibilbidea marraztu zuen literatura garaikidearen historian. Antonio Buero Vallejok esan ohi zuenez, beharrezko poeta bat izatea lortu zuen, garai nahasi hartan, bi zatitan banatua harentzat, alde batetik, Errepublikaren sei urteak zeuden, desengainuak eta promesak, eta, bestetik, frankismoak betikotutako borroka gogor eta kartzeletako beste sei. Pep Tosarrek proposatzen digun ikuskizun honek eutsi egiten dio haren zigilu nahastezinari, eta «diziplina anitzeko» formatuaren alde egiten du; hau da, gitarra, ahots kantatua, interpretazioa, dantza garaikidea eta bideo dokumentala uztartzen ditu.


Taldea


Dramaturgia: Pep Tosar, Evelyn Arévalo.
Zuzendaritza: Pep Tosar.
Konposizioa, moldaketak eta musika-zuzendaritza: Carles Dénia.
Koreografia eta dantza: Andrés Corchero.
Antzezleak: Pep Tosar, Evelyn Arévalo.
Poesia eta ahotsa: Pep Tosar.
Kantua: Carles Dénia.
Gitarra eta koruak: Marc López.
Biolina, saxoa eta koruak: Èlia Bastida.
Eszenografia: Roger Orra.
Argiztapenaren diseinua: Natàlia Ramos, Gabriela Bianchi Flores.
Bideo dokumentala: Agustí Torres.
Ekoizpena: Oblideu-vos de nosaltres, Teatre Principal de Palma.

Saioak

29/11/2026 19:00 h.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP