Antzerkia

VIEJOS TIEMPOS

Harold Pinter

Susmo, zelo, desira eta zalantzez beteriko joko bat, errealitatearen eta fantasiaren arteko muga desitxuratzen duena.

2026ko apirilaren 17tik 19ra
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

Anna, Kateren gaztetako laguna, Kate Deeley senarrarekin bizi den etxera joan da bisitan. Emakumea ustekabean agertu da hogei urte geroago, eta horrek susmo, zelo, desira eta zalantzez beteriko joko bat piztu du, errealitatearen eta fantasiaren arteko muga desitxuratuz.

Viejos tiempos Harold Pinterren dramaturgiaren obra ezagunenetako bat da, eta argi eta garbi erakusten du irudimenak eta oroitzapenak nola eragin dezaketen iraganaren gure ikuspegian eta oraina bizitzeko moduan. Obra hau 1971n idatzi zen, eta Royal Shakespeare Companyk estreinatu zuen, Peter Hallen zuzendaritzapean.

Eta ez al da antzerkia orainaldian dagoen arrakala bat, denbora hautemateko beste modu batera garamatzana? Testu zoragarri honetan, Pinterrek hiru pertsona konplexu disekzionatzen ditu. Iragan lauso eta artikulatugabea berreraikitzeko espazioak ari dira hiruak bilatzen, baina hitzek ez dute zubirik eraikitzen espazio horietan, ia komunikaezinak diren hormak baizik, ankerkeriaz eta indarkeriaz beteak.


Taldea


Egilea: Harold Pinter.
Itzulpena eta bertsioa: Pablo Remón.
Zuzendaritza: Beatriz Argüello.
Antzezleak: Ernesto Alterio, Marta Belenguer, Mélida Molina.
Eszenografia: Carolina González.
Argiztapena: Paloma Parra.
Jantziak: Rosa García Andújar.
Soinu-espazioa eta musika: Mariano Marín.
Koreografia: Oscar Martínez Gil.
Koprodukzioa: Teatro de La Abadía, Entrecajas Producciones Teatrales.

Saioak

17/04/2026 19:30 h.
18/04/2026 19:00 h.
19/04/2026 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP