Zine kontzertua

Vertigo

Hitchcocken film mitikoa proiektatzen den bitartean BOS-ak soinu banda originala joko du zuzenean

2020ko Otsailaren 20a

British Film Institute-ren Sight & Sound aldizkariak inoizko pelikularik onena bezala iritzi zuen pelikula honek, «Vertigo», oraindik ere jendea hiptonizatu eta liluratzen du. Misterioaren mugetatik haratago doan diskurtso bisual eta musikalarekin, gizakiaren gogoaren baitako beldur eta obsesioetan sartzen da. James Stewart eta Kim Novak gure betsarean ditugu oraindik.

Ukaezina dena bere musikaren erakargarritasuna da, ezin ederragoa, Bernard Herrmannen lan hau zinemako inoizko konposiziorik onenetakotzat hartzen da. Beste klasiko batzuekin izandako esperientzia zoragarria errepikatzeko asmoz, «Nosferatu» eta «Metrópolis» beste batzuen artean, Bilboko Orkestra Sinfonikoak «Vertigo» pelikularen musika joko du zuzenean pelikula proiektatzearekin batera.

J.B. ingelesez. Azpitituluak euskeraz eta gazteleraz.


Taldea


Vertigo (1958). Espainiako izenburua: Vértigo (De entre los muertos)

Zuzendaria: Alfred Hitchcock

Musika: Bernard Herrmann

Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)

Zuzendaria: Anthony Gabrielle

 Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)-rekin lankidetzan

Saioak

19:30 

Prezioa

13 - 30 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %20ko deskontua gehienez.
BOS abonatuak: %20ko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %15ko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

TOP