Antzerkia

UZ: EL PUEBLO

Gabriel Calderón

Umore beltzez jositako komedia liluragarria, gure sinesmenei eta horien mugei buruz hausnartzera bultzatzen gaituena.

2023ko urriaren 11tik 12ra

Herri lasaia da Uz, eta bertan bizi da Graceren eta Jacken familia lasaia. Baina, gaur, Gracek atsekabe handia hartu du. Elizako lana galdu berri du, eta kezkatuta dago, ea nola elikatuko dituen bi seme-alabak: gazte autista bat eta gurasoak liluratu nahi dituen nerabe bat. Ezinegon horren erdian, Gracek epifania bat biziko du: Jainkoa agertuko zaio. Lasaitasuna eta poza berreskuratzeko zerbait egin dezan eskatuko dio Jaun Ahalguztidunak. Begi-kliska batean, dena aldatuko da, eta herria izaki irrazional bihurtuko da.

Uz: el pueblo, Gabriel Calderónek idatzia, umore beltzez jositako komedia liluragarria da, eta gure sinesmenei eta horien mugei buruz hausnartzera bultzatzen gaitu. Izan ere, sinesmen horiek muturrera eramanez gero, gauza absurdoak eta zoroak gerta daitezke, eta, orduan, ezinbestean hausnartu behar dugu gure baliorik tradizionalenei buruz. Poetika erabiliz umore oso beltzaren bidez, eta Bibliako mitoetan inspiratuta, uruguaitar antzerkigileak astindu egingo gaitu, eta agerian utziko du zer egitera iristeko gai garen gure fedea edo maitasuna muturreraino eramatea erabakitzen dugunean, fanatiko bihurtu, itsutu eta gure inguruan gertatzen denarekiko bihozgabe bihur baikaitezke.


Taldea


Testua: Gabriel Calderón.
Egokitzapena eta zuzendaritza: Natalia Menéndez.
Antzezleak: Pepe Viyuela, Nuria Mencía, Trinidad Iglesias, José Luis Alcobendas, Ruth Núñez, Ángela Chica, Jaime Soler Huete, Veki Velilla eta Julio Bohigas-Couto.
Eszenografia: Monica Boromello.
Jantziak: Antonio Belart.
Argiztapena: Juan Gómez-Cornejo (AAI).
Soinu-espazioa eta jatorrizko musika-konposizioa: Mariano Marín.
Produkzioa: Teatro Español eta La Villarroel.

Saioak

11 – 19:30 h. 12 – 19:00 h.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

1h 30min.

TOP