"Cuartitos" foyer-ean

Une éducation manquée

Musika Emmanuel Chabrierrena da, eta libretoa Eugene Leterrier eta Albert Vanloorena.

2015ko abenduaren 10a

Ekitaldi bakarreko opereta honen musika Emmanuel Chabrierrena da, eta libretoa Eugene Leterrier eta Albert Vanloorena. Bi gazte ezkonberriren istorioa kontatzen du. Biek ala biek prestakuntza akademiko handia dute, baina tolesgabeak, zintzoak eta xaloak dira, baita eztei-gauean ere.

Obra hau Parisen estreinatu zuten 1879an, eta pianoa konpositoreak berak jo zuen. Ravelek, Hahnek eta Messagerrek, besteak beste, izugarri miretsi zuten.

Ezkontzatik heldu berriak dira, eta Gontran konde gaztea eta haren emaztea, Elena, eztei-gauerako aholku zain daude.
Elena komentutik atera berria da, eta Gontranek haren irakasle Maese Pausaniasen babespean egoteari utzi dio; irakasleak denetarik erakutsi dio, maitasunaz eta ezkon-bizitzaz, ordea, ezer ere ez.

Etsita, irakasleari dei egin dio, eztei-gauaren gaineko aholkuak eman diezazkion. Gontran kexu da, eta prestakuntza osoa jaso ez izanagatik erantzuki egin du irakaslea. Pausaniasek, ordea, bere burua defendatu du, argudiatuz denetarik erakutsi diola: hizkuntzak, filosofia, matematika… Azkenik, Pausaniasek onartzen du ez dakiela zer erantzun, lanpetuta egon delako beti, eta gai hori ez dagoelako ikasketa-programan.

Irakaslea lagun baten bila joan da, informazioa eskatzera.
Gontran bakarrik geratu da berriz, eta irakasleaz gaizki esaka ari da. Ekaitza hasi du, eta gazteak aitortzen du huts egin duela.

Elena gelara sartu da bat-batean, ohe-atorra arin batekin, eta ekaitzaren beldur dela esan dio Gontrani. Gontranek, haren edertasunak eta horrela jantzita duen erakargarritasunak asaldatuta, beldurrik ez izateko modurik onena eskutik elkar heltzea dela esan dio. Elkarrengana hurbildu dira pixkanaka, eta, azkenean, musu eman diote elkarri, behin eta berriz, eta zituzten galdera guztien erantzunak aurkitu dituzte. Pausanias erantzun horiekin itzultzen denerako berandu da, eta Gontranek joan dadin agintzen dio, dagoeneko ez baitu bere beharrik.


Taldea


Ruth González: sopranoa
Belén López: sopranoa
Elías Benito-Arranz: baritonoa
Rubén Fdez. Aguirre: pianoa

TOP