UNA HISTORIA DE BILBAO
Dagoeneko itzuliko ez den Euskadi bati buruzko humorez eta nostalgiaz betetako ikuspegia.
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
Spielbergen Hook; David Bowiek antzezturiko Labirintoa; Dickensen Eguberri kanta… Emanaldi honek klasiko horiek guztiak biltzen ditu, eta, aldi berean, bat ere ez. Dagoeneko itzuliko ez den Euskal Herri industrial, herdoildu, peto-peto eta eder bati egindako omenaldi nostalgikoa da. Edozein auzotakoak, kalean, lokatzetan eta kaian ibili garen guztiak, hunkitzen eta zirikatzen dituen ikuskizuna.
Kutsatutako itsasadarren, pintaden, xiringen, bilbainaden, euskalkien eta arazo politikoen artean, bi aktorek euskal familia baten 100 urteko historia antzeztuko dute, arrotzak egingo ez zaizkigun hainbat pertsonaia interpretatuz. Zatoz eta egiguzu lagun gau liluragarri eta amaigabe honetan. Dena emango dugu agertoki gainean.
Taldea
Dramaturgia: Lander Otaola.
Aktoreak: Asier Hormaza, Lander Otaola.
Musika: Iñaki Maruri.
Soinu-espazioa: Oizeder Mayo.
Kartela eta argazkiak: Xabi Albizu, KOA films.
Ekoizpena: Aitato Producciones.
Lankidetza: Teatro Arriaga.
Estreinaldia Arriaga Antzokian.
Saioak
24/10/2026 19:00 h.
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: