Antzerkia

UN MONSTRUO VIENE A VERME

Patrick Ness
LaJoven eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea

Nagusiak gara munstroetan sinesteko? Beldurrari eta bizitzari aurre egiteko moduari buruzko istorioa.

2026ko maiatzaren 07a
Sarrerak erosi

Conorrek 13 urte baino ez ditu, baina ondo baino hobeto daki zer gertatuko den gauerdia etorri orduko. Amesgaizto bera izango du berriro, «iluntasunez, haizez eta oihuz betetako amesgaiztoa». Ama gaixotu zitzaionetik izaten du. Baina gau horrek desberdina ematen du. Lorategitik deitzen dion ahots bat entzun du Conorrek. Etxe parean, eliza zahar bat eta hilerria daude, eta zuhaitz zahar bat, Conorren begietan munstro bihurtu den hagin bat. Izaki horren eskutik, Conorrek abentura berri bat bizitzen du, gauero, bere beldurretatik ihes egiteko, behar beste adore bildu arte bere amesgaiztorik okerrenari aurre egiteko, bere historiari: egiari.

LaJoven taldeak eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak bat egin dute eta produkzio hau abiarazi dute «Denok minbiziaren aurka» programaren baitan, helburu honekin: kultura-eragileen, gizarte- eta osasun-eragileen, hezkuntza-eragileen eta enpresa eta erakundeen alorreko eragileen arteko aliantza handi bat sortuz, 2030erako % 70etik gorako biziraupena lortzeko erronka partekatzea eta gaixotasunari buruz kontzientziatzen laguntzea. Patrick Nessek, obra hau oinarritzat duen eleberriaren egileak, dionez, istorioak ez dira beren idazleekin amaitzen. Siobhan Dowd idazle britainiarrari bularreko minbizia diagnostikatu zioten 2004ko irailean, eta, orduan, amaren gaixotasun terminalari aurre egin behar izan zion haur baten istorioa idazten hasi zen. Siobhan 2007an hil zen, eta haren editoriala Patrick Nessekin jarri zen harremanetan, istorioa osatzeko: «pertsonaiak eta premisa bat zituen. Zoritxarrez, denbora izan zen falta izan zitzaion gauza bakarra».


Taldea


Patrick Nessen eleberrian oinarritua.
Siobhan Dowden ideia originalean oinarritua..
Zuzendaritza: José Luis Arellano García.
Itzulpena: David R. Peralto.
Antzezleak: Raúl Martín, Eduardo Aguirre de Carcer, Antonia Paso, Cristina Bertol, Armando Pita, Fernando Sainz de la Maza, Nadal Bin, Leyre Morlán, Aitana Veloso.
Eszenografia: José Luis Raymond, Laura Ordás.
Argiztapena: Juan Gómez-Cornejo (AAI), Jesús Díaz Cortés (AAI).
Bideoeszena: Álvaro Luna (AAI).
Jantziak: Ikerne Giménez.
Musika: Alberto Granados Reguilón.
Mugimendu eszenikoa: Chevi Muraday.

Saioak

07/05/2026 12:00 h.
07/05/2026 19:30 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP