"Cuartitos" agertokian

Último tren a Treblinka

Haurren bizitza duin egiteko borroka aldarrikatzen duen istorioa

2017ko urtarrilaren 16tik 18ra

1942ko abuztuak 5, asteazkena. Varsovia. 200 haur juduz osaturiko umezurztegi bat; bertan, Korczak sendagile eta pedagogoak Stefania Wilczynska bere laguntzaile bereizezinarekin batera benetako haurren errepublika sortu zuen. Haurrekin lan eginez, Konstituzioa sortu zuen, bere lege, erregelamendu eta zigor-kode eta guzti. Umezurztegian igarotako bere azken egunaren ikusle izango gara (baina haien baitan sentituz, haien ohe-ohatzetan egongo baikara) eta albisterik krudelena jasotzen duten unearen lekuko ere izango gara, alegia, Treblinka-ko kontzentrazio-esparruko gas-ganberetara eramango dituzten trenera abiatu behar dute, naziek ehun milaka pertsona sarraskitu zituzten lekura.

Emanaldiak biktima horiek omentzen ditu eta Janusz Korczak ekartzen du gogora, hil arte haurren bizitza duin egiteko borrokatu zuen pertsona aparta. Oraindik, gaur egun, munduko pobre gehienak haurrak dira eta haur gehienak pobreak dira.

 


Taldea


Jatorrizko ideial: Ana Pimenta

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo

Testua: Patxo Telleria

Zuzendaritza-laguntzailea: Kepa Errasti

Eszenografia: Fernando Bernués

Errealizazio Eszenografia: Iñigo Lacasa

Atrezzo eta tresneria: Julia Gysling

Jantziak: Ana Turrillas

Musika eta soinu-espazioa: Iñaki Salvador

Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano

Aktoreen zerrenda: Alfonso Torregrosa/Jose Ramon Soroiz, Maiken Beitia, Eneko Sagardoy, Gorka Martin, Tania Martin, Nerea Elizalde, Jon Casamayor, Mikel Laskurain, Kepa Errasti.

Saioak

Urtarrilak 16. 20:00  (emanaldiak euskaraz)

Urtarrilak 17. 11:00  (Euskarazko taldeentzako emanaldia) eta 20:00  (emanaldiak gazteleraz)

Urtarrilak18. 11:00  (Euskarazko taldeentzako emanaldia) eta 20:00  (emanaldiak gazteleraz)

Prezioa

8 - 21 euro /beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek, taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek, langabetuek

Iraupena

1 ordu 15 minutu

TOP