TRAVY
Bizitzaren eta antzerkiaren arteko jolasa; gezurraren eta egiaren artekoa.
Bi pailazo zahar, batere graziarik ez dutenak. Beren baitan, artearen transgresioan eta arrakastan, galdutako bi seme-alaba. Maskarak jantzita elkarri begietara begira baino hobeto ulertzen duten juglareen familia bat. Ikuskizun bat sortzen buru-belarri murgilduta. Azken ikuskizuna ote?
Pla-Solina familiari egindako omenaldia da Travy —«Travy Familia» baitute izen artistikoa—, eta bi antzerki-korronteren arteko (ez) topaketa bat: alde batetik, clowna, antzerki folkloriko eta herrikoia; bestetik, forma post-dramatiko eta meta-antzerkikoak. Bi belaunaldi eta bi bizi-une jartzen ditu agerian: bidearen amaiera beldurrik gabe ikusten dutenenak eta bidearen hasiera ikaraz ikusten dutenenak.
Konpainiako beteranoek ez dute ikuskizunak egiteko ideia berririk; alabak aurka egiten die aurreko forma artistiko guztiei, eta seme txikia etxera itzultzen da, jatorrira itzulita bere diskurtso artistikoa eta bere burua aurkitzeko.
Antzezlan honek katalanezko testuak ditu, gaztelaniazko gaintituluak barne.
Taldea
Zuzendaritza: Oriol Pla Solina.
Antzezleak: Diana Pla, Oriol Pla, Quimet Pla, Núria Solina.
Eszenografia eta jantziak: Sílvia Delagneau.
Argiztapena: Lluís Martí.
Soinua: Pau Matas.
Produkzioa eta banaketa: Bitò, Familia Pla-Solina.
Teatre Lliureren jatorriko ekoizpenean oinarrituta.
Saioak
21/03/2026 19:00 h.
Prezioa
21€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
85 min.