Antzerkia

TODOS PÁJAROS

Wajdi Mouawad

Sentimenduak, herentzia kulturala, maitasuna eta gorrotoa.... familiako historia bat, gatazkaren erdian.

2025ko abenduaren 19tik 20ra
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

Eitan familia judu erlijioso batean jaiotako gazte alemaniarra da. Haren aita David Israelen jaio zen, eta zazpi urte zituela emigratu egin zuen, aita Etgarrekin eta ama Léahrekin. Davidek hamar urte inguru zituenean, Léahk dibortzioa eskatuko zion senarrari, eta Berlindik alde egin zuen, David abandonu-sentimendu handiarekin utzita. 25 urterekin, David Ekialdeko Alemaniako neska judu batekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen: Eitan. Handik hogeita bost urtera, Eitan Alemaniatik Estatu Batuetara joan zen doktore-tesia egitera. Bertan, jatorri marokoarreko emakume gazte batekin maitemindu zen, Wahida Historiako ikaslearekin. Pessah jaiaren egunean, Eitanen familia bisitan joan zitzaion. Eitanek Wahida aurkeztu nahi zien, baina aitak, oso zakar erreakzionatuz, neska gaztea baztertu zuen jatorri arabiarrekoa izateagatik.

Wajdi Mouawad libanoar jatorriko egileak etsaiaren sentimendu eta oinazeak deskribatzen ditu Todos pájaros antzezlanean, atentatuz inguratutako tentsio handiko giroan. Ekintza Israelen gertatzen da batez ere, Ekialde Ertainaren eta Europaren arteko historia krudela bizi duen lurralde urratuan, testuinguru berezi batean: gizon-emakume gazte maiteminduen suizidio-olde batek eragin dio herrialde osoari. Bikote israeldar-palestinar haien maitasuna ezinezkoa izango da…


Taldea


Testua: Wajdi Mouawad.
Itzulpena: Coto Adánez.
Zuzendaritza: Mario Gas.
Antzezleak: Aleix Peña Miralles, Candela Serrat, Vicky Peña, Manuel de Blas, Pere Ponce, Anabel Moreno, Lucia Barrado, Juan Calot, Núria García, Pietro Olivera.
Eszenografia: Sebastià Brosa.
Jantziak: Antonio Belart.
Argiztapena: Carla Belvis.
Jatorrizko musika eta audioeszena: Orestes Gas.
Bideoeszena: Álvaro Luna.

Saioak

19/12/2025 19:30 h.
20/12/2025 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP