Sebastian gauza mordo baten jabe da: errota, baseliza, erreka… Baina ondasun andana horrekin batera, zor mordo bat ere badauka. Beraz, erabakitzen du familia aberatseko alaba batekin ezkontzea, haren diruarekin kitatzeko bere etxe eta funtsen hipotekak eta enbargoak. Baina hori egin orduko, ezkutatu egin beharko du errotan lan egiten duen Marta gaztearekin daukan harremana.
“Tierra baja” erreferentzia bat izan da bizitza osoan Lluis Homarrentzat. Orain Homar deliberatu da paper guztiak bere gain hartzera: ez da bakarrik Manelic inozoa, goiko lurretatik giza-pasio bizienen zingirara jaisten dena, baina orobat da Marta, eta are Sebastian jauna, esan nahi baita, Txanogorritxu eta otsoa batera. Literatura katalanaren testu enblematikoenetako baten irakurketa eguneratu bat, deus ikustekorik ez daukana orain arte egin diren bere antzezpen ezagunenekin.
Lan honekin Lluis Homarrek aktore protagonistarentzako Max Saria jaso zuen 2014an
Taldea
Egilea: Àngel Guimerà
Moldaketa: Pau Miró, Lluís Homar
Jatorrizko ideia eta interpretea: Lluís Homar
Zuzendaria: Pau Miró
Dramaturgiako aholkularia: Xavier Albertí
Eszenografia eta jantziak: Lluc Castells
Argien diseinua: Xavier Albertí eta David Bofarull
Soinu diseinua: Damien Bazin eta Lucas Ariel Vallejos
Musika konposaketa eta ahotsa: Sílvia Pérez Cruz
Saioak
20:00
Prezioa
8,50 - 24 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: %25etik %35eraIraupena
70 minutu