Kontzertuak

THE SOUTH CAROLINA GOSPEL CHOIR

MICHAEL JACKSON HAPPY DAYS

Soul tradizional hunkigarriko eta gospel garaikideko talde sutsua mito bat gogoan.

2025ko abenduaren 16a
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

Grandes del Góspel gospelaren Espainiako markak, musika beltzeko artista handiei (Aretha Franklin, Whitney Houston eta B.B. King, besteak beste) eskainitako kontzertuak ekoitzi ondoren, 2025eko Eguberrietan Michael Jacksoni egingo dio omenaldia, ikuskizunaren historia betiko aldatu zuen poparen izen handiari. The South Carolina Gospel Choir taldeak, Michael Brown agurgarriaren zuzendaritzapean, poparen erregearen abesti oso espiritual batzuk (besteak beste, Keep The Faith), abeslari handiaren zenbait hit eta soul eta gospel musikako klasikoak eskainiko ditu, Hego Carolinako abesbatza handi honen estilo urbano nahastezinarekin.

Soul tradizional hunkigarriaren eta gospel garaikidearen erakusgarri bizia da The South Carolina Gospel Choir. F.O.C.U.S. Gospel Singers taldearen birfundazio zabaldua da, zeinak maila handiko artisten grabaketetan hartu zuen parte: God’s Property, Trin-i-tee 5:7, The Mighty Clouds of Joy, Dorinda Clark-Cole, Karen Clark Sheard, Byron Cage, Natalie Wilson, New Direction, Alvin Slaughter, Hezekiah Walker, Sha’ Simpson, Tye Tribbett & G.A. eta Anthony Hamilton. Presta zaitez Jacko handia gospel ikuspegi indartsu batetik biziberritzeko.


Taldea


The South Carolina Gospel Choir.
Musika-zuzendaritza: Reverendo Michael Brown.

Saioak

16/12/2025 19:30 h.

Prezioa

22-42€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP