THE ROCKY HORROR SHOW
Londresko ekoizpen bereko musikal ezaguna, jatorrizko bertsioan (azpitituluak gaztelaniaz).
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
Richard O’Brienen musikal ezaguna Londresko ekoizpen berarekin iritsi da Arriaga Antzokira, jatorrizko bertsioan (azpitituluak gaztelaniaz), West End antzokian arrakasta handiz antzeztu ostean, Christopher Luscomberen zuzendaritzapean. THE ROCKY HORROR SHOW 1973ko ekainean estreinatu zen Royal Court Theatre antzokian, eta etenik gabe denborarik gehien ikusgai egon den musikal garaikidea da. Mende erdi honetan 35 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi dute musikala mundu osoan, 30 herrialde baino gehiagotan, eta 20 hizkuntzatara itzuli da.
THE ROCKY HORROR SHOW ikuskizunak unibertsitateko bi ikasle inozoren istorioa kontatzen du: Bradena eta emaztegai Janetena. Patuak hala erabakita, haien autoa etxe beldurgarri baten aurrean matxuratzen da, unibertsitateko irakasle ohi bat bisitatzera doazela. Orduan, Frank’n’Furter doktore karismatikoarekin egiten dute topo. Inoiz ahaztuko ez duten abentura bat da, dibertimenduz, jolasez, soinekoz eta arinkeriaz betea.
15 aktorez osatutako taldearekin eta The Rocky Horror banden (Londresko West Enden jotzen duen talde beraren) zuzeneko musikaz lagunduta, THE ROCKY HORROR SHOWren emanaldietan festa bermatuta dago, zientzia fikzioa, beldurra, komedia eta musika uztartuta. Gainera, publikoa parte hartzera bultzatzen du, mozorrorik bitxienak jantzaraziz.
Musikalaren soinu-bandak pop kulturan klasiko bihurtu diren zenbait abesti biltzen ditu, Sweet Transvestite, Damn it Janet eta Time Warp, esaterako, eta izar handiek interpretatu dute, hala nola Susan Sarandonek, Russel Crowek, Tim Curryk, Jason Donovanek eta Meat Loafek. Jim Sharmanek zuzendutako The Rocky Horror Picture Show film arrakastatsuan ere lan egin zuten horietako batzuek, Richard O’Brien beraren gidoipean. O’Brienek Riff Raff maiordomoaren rola jokatu zuen filmean, lehen antzerki-muntaian egin zuen bezala.
Saioak
09/10/2025 19:30 h.
10/10/2025 19:30 h.
11/10/2025 17:00 h.
11/10/2025 20:30 h.
12/10/2025 19:00 h.
Prezioa
31-62€ /con descuentos
2025eko uztailaren 15era arteko salmenta-aurreko emanaldi guztiak:% 20ko DESKONTUA
Arriagaren lagunek:
% 10eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: