Kontzertu eszenaratua

THE FAIRY QUEEN

Le Jardin des Voix & Paul Agnew
THE FAIRY QUEEN. Z.629 (1691) Musika: Henry PURCELL

Nazioartean goretsia izan den izenburu enblematiko baten berrikuspen gazte eta bizia.

2025ko azaroaren 22a

Le Jardin des Voix 2002an sortu zen eta Les Arts Florissants taldeko abeslari gazteen akademia da. William Christieren y Paul Agnewen zuzendaritzapean, bi urtetik behin ateak irekitzen dituen akademia honek ongietorria ematen die beren ibilbidea hastera doazen abeslari klasiko gazteei. Horrela, esperientzia profesionala eskaintzen die errepertorio barrokoan, Les Arts Florissants taldearekin nazioarteko bira egiteko aukera barne.

Testuinguru horretan, azken edizioak H Purcellen The Fairy Queen lana izan zuen ardatz, hip-hopean aditua eta aski ezaguna den Mourad Merzouki artistaren koreografiarekin eta eszena-zuzendaritzarekin.

Proiektu interesgarri hau Arriaga Antzokian izango da ikusgai, nazioarteko jaialdirik entzutetsuenetan goretsia izan ondoren: Lucerna, Bremen, Tanglewood concert series… Halaber, ikusgai izan zen BBC Proms zikloan eta prestigio handiko tenpluetan; esate baterako, Milaneko Teatro alla Scalan, Pariseko Philarmonien, New Yorkeko Lincoln Centerren, Valentziako Palau de Les Artsen edo Madrileko Auditorio Nazionalean, zenbait aipatzearren. Hurrengo jomuga Hego Amerikan izango dute, Rio de Janeiron, Montevideon eta Bogotan hainbat kontzertu eskaintzeko.


Taldea


THE FAIRY QUEEN. Z.629 (1691)
Erdiopera hitzaurrearekin eta bost ekitaldirekin
Musika: Henry PURCELL (1659-1695)
Libretoa: Egile ezezaguna. “Uda gau bateko ametsa” (W. Shakespeare) obran oinarrituta
Bertsio erdieszenikoa

Les Arts Florissants-en orkestra
Musika zuzendaritza: Paul Agnew
Eszena zuzendaritza eta koreografia: Mourad Merzouki
Koreografia laguntzailea: Remi Autechaud
Jantziak: Claire Schirck
Argiztapena: Fabrice Sarcy
Ahots coacha: Sophie Daneman

Les Arts Florissants-en abeslari gazteentzako Le Jardin des Voix Akademiaren 11. edizioko bakarlariak, William Christie eta Paul Agnew-k elkarrekin zuzenduta

Sopranoa: Paulina Francisco
Mezzosopranoa: Georgia Burashko
Mezzosopranoa: Rebecca Leggett
Mezzosopranoa: Juliette Mey 
Tenorra: Ilja Aksionov
Tenorra: Rodrigo Carreto
Baritonoa: Hugo Herman-Wilson
Baxu-baritonoa: Benjamin Schilperoort

Käfig Konpainiako dantzariak
Samuel Florimond
Anahi Passi
Alary Ravin
Daniel Saad
Timothée Zig

Les Arts Florissants-en orkestra
Biolinak: Emmanuel Resche-Caserta (solo biolina eta musika laguntzailea), Catherine Girard, Kasumi Higurashi, Christophe Robert; Tami Troman, Patrick Oliva, Michèle Sauvé / Biolak: Simon Heyerick, Samantha Montgomery / Biolontxeloak: Félix Knecht*, Cécile Verolles, Clara Abel / Viola da gamba: Nicholas Milne* / Kontrabaxua: Joseph Carver* / Oboeak: Pier Luigi Fabretti, Nathalie Petibon / Oboe tenorra: Yanina Yacubsohn / Fagota: Evolène Kiener / Tronpetak: Rupprecht Drees, Jean Bollinger / Lautea eta gitarra: Sergio Bucheli */ Perkusioa: Marie-Ange Petit / Klabezina eta organoa: Florian Carré*

*Baxu jarraitua

Saioak

22/11/2025 19:00 h.

Prezioa

30-56€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

125 min atsenaldiarekin

TOP