Antzerkia

Teatro de la Ciudad: Medea

"Oraindik ez dakizu zer den negar egitea. Zahartzen zarenean ikasiko duzu."

2015ko azaroaren 14a

Teatro de la Ciudad dugu Migueldel Arco, Andrés Lima eta AlfredoSanzol-ek elkarrekin osatu dutenantzerki proiektua, antzerki arloanikerketa, gogoeta, ekoizpena etaemankizunak bultzatzeko apustua alegia.

Talde parte-hartzaileek egindako lanaren koroadura gisa, eta Madrileko Teatro de La Abadía antzokiarekin lankidetzan, hiru ikuskizun berri estreinatzen dira: ‘Antigona’, ‘Medea’ eta ‘Edipo Rey’. Hiru lan handi aurkeztuko dira Arriaga Antzokiaren oholtzan, hirurak ere antzerki munduko abentura ezinago interesgarri honen.

MEDEA

“Oraindik ez dakizu zer den negar egitea. Zahartzen zarenean ikasiko duzu.”

Emakume bat daukagu hemen; sasoi betean dago hala indarrez, adimenez nola edertasunez, makina bat ahalegin egin ditu gizon baten maitasuna lortzearren, eta orain bere arima urratzen ari da, eginahalean bilatzen ari delarik amodioa ukatzen dion gizon horretaz mendekatzeko ekintzei tankera emango dioten hitzak. Aitana Sánchez-Gijón da emakume hori: haur-koru batez inguratua dago eta bere pathosak haur horiek hiltzera pusatua da.

«”Maitasuna baino oinaze handiagorik ez da”. Hala dio Medeak, eta hala dio Senekak ere. Baina, hori horrela bada, zer egin? Ez al dugu sentitu geuk ere hori inoiz?

Medea ausardia da, Medeak esku osoa sartzen du gure zaurietan eta geure begien aurrean paratzen dizkigu gure izuak, edo, hobeto esanda, gure oinazeak; edo, oraindik hobeto esanda: baldin oinazea bizi-adierazlea bada, geure bizitza bera digu ikusarazten. Horregatik ematen dit beldurra Medeak, eta, halere, ezin egon naiteke hari begiratu gabe. Medea, Senekak bertuteaz zeukan ideiatik hain urrundua eta, halere, hain erakargarria egilearentzat».

Andrés Lima

 

 


Taldea


Medea: Aitana Sánchez-Gijón
Corifeo, Creonte eta Jasón: Andrés Lima
Nodriza (inude): Laura Galán
Corifea: Joana Gomila

Zuzendaria eta bertsioa: Andrés Lima
Musika: Jaume Manresa
Eszenografia: Beatriz San Juan, Eduardo Moreno eta Alejandro Andújar
Jantziak: Beatriz San Juan
Argiztapena: Valentín Álvarez
Soinua: Sandra Vicente eta Enrique Mingo
Videoa: Miquel Àngel Raió

TOP