Teatro de la Ciudad dugu Migueldel Arco, Andrés Lima eta AlfredoSanzol-ek elkarrekin osatu dutenantzerki proiektua, antzerki arloanikerketa, gogoeta, ekoizpena etaemankizunak bultzatzeko apustua alegia.

Talde parte-hartzaileek egindako lanaren koroadura gisa, eta Madrileko Teatro de La Abadía antzokiarekin lankidetzan, hiru ikuskizun berri estreinatzen dira: ‘Antigona’, ‘Medea’ eta ‘Edipo Rey’. Hiru lan handi aurkeztuko dira Arriaga Antzokiaren oholtzan, hirurak ere antzerki munduko abentura ezinago interesgarri honen.

ANTÍGONA

“Inork ezin dio itzuri egin patuak gizaki hilkorrei esleitzen dien zorteari”

Kreonte eta Antigona. Osaba-ilobak. Neska gazte bat eta Estatuaren ordezkaritza nagusia, biak aurrez aurre. Desoreka-une bat zeinetan “gizakia ahalik eta estuen atxiki behar baitzaio bere buruari”, ahalik eta irmoen egon leial bere nortasunari.

«Ez Antigonak eta ez Kreontek ezin dute amore eman beren sakoneko izateari afrontu egin gabe. Zuzen daude biak… Zuzen daudela uste dute biek… Biek itsutuki eusten diote zeinek bere diskurtsoari. Biak berdin gor, bakoitza bere muturrean… Gainerakoek, ikaratuta, ikusten dute “zeinen izugarri erraza den gizaki bat bihurtzea benetan dena baino gutxiago, edo gizaki bat garraiatzea benetan den horretatik gorago, bi mugimendu horiek berdin hilgarriak baitira beren nortasun eta aurrerapenarentzat”».

Miguel del Arco

 

 

 


Taldea


Antígona: Manuela Paso
Ismene: Ángela Cremonte
Creonte: Carmen Machi
Corifeo: Santi Marín
Corifeo: Silvia Álvarez
Guardia: José Luis Martínez
Hemón: Raúl Prieto
Tiresias: Cristóbal Suárez
Dirección y versión: Miguel del Arco
Música: Arnau Vilà
Escenografía: Eduardo Moreno, Alejandro Andújar y Beatriz San Juan
Iluminación: Juanjo Llorens
Sonido: Sandra Vicente y Enrique Mingo
Vestuario: Beatriz San Juan
Coreografía: Antonio Ruz
Producción: Aitor Tejada y Jordi Buxó

TOP