TAO Dance Theater taldeak nazioarteko sari ugari jaso ditu bere ibilbidean, Veneziako 2023ko Bienaleko Zilarrezko Lehoia barne. Egoitza Beijingen duen Txinako talde hau munduko agertoki nagusietan aritu da, tartean New Yorkeko Lincoln Center Art Festival, Londresko Sadler’s Wells, Sydneyko Opera eta Parisko Théâtre de la Ville aretoetan. 2008an sortu zuten Tao Ye eta Duan Ni koreografoek eta Wang Hao ekoizleak, eta mugimenduaren ikuspegi berritzaileak nabarmentzen du, Mugimendu Zirkularraren Sistema izeneko gorputz-teknikak.
2008an hasitako Numerical Series sail koreografikotik ateratako bi pieza dira 13 eta 14. Sail horrek, estetika minimalistarekin, are gehiago azaleratzen du gorputzaren mugimenduaren egia. Bi obretan, TAO Dance Theater taldeak sinpletasunaren edertasuna erakusten du, eta, fokua gorputzera eta talde-lan izugarrira itzuliz, liluratuta utziko gaitu emanaldi osoan zehar.
Tao Yeren arabera, txineraz, 13 eta 14 zenbakien ahoskerak esamolde baten antza du fonetikoki, zerbaitek bizitza osoan irauteko nahia adierazten duen esamolde batena. Lehen piezan, Mugimendu Zirkularraren Sistemaren prozesua, borroka eta esplorazio-bidaia jorratzen dira. Bigarren pieza koloretsuan, berriz, ikasitako guztiaren gailurra, dantzaren adierazpen puruaren ospakizuna eta dantzaren sintaxia muga ezagunez harago eramateko moduko gorputz-hizkuntzaren menderakuntza-maila.
«Txinako koreograforik onena ez ezik, munduko talentu handienetako bat ere bada», dio Tao Yeri buruz Lin Hwai-Min-ek, Taiwaneko Cloud Gate Dance Theatre ospetsuaren sortzaileak. Berak sortzen lagundu zuen TAO Dance Theater taldearekin egindako lana ikusi duen edonork ulertzen du zergatik: erabateko dedikazioa, teknika landua eta ikuspegi artistiko irmoa. Tao Yeren hitzetan, «dantza da arte-adierazpenik handiena; izan ere, dantza egiteko erabiltzen dugun materiala gu geu gara». «Gizaki izatearen funtsa erakusten dugu». Beste modu batera esanda: «Gorputza dantza da, eta dantza, gorputza». Taoren Numerical Series (Zenbakizko Saila) bildumako bi pieza horiek erakusgarri bikainak dira forma-zorroztasuna eta norberaren berezitasunarekiko irekitasuna nola uztar daitezkeen ikusteko. Duan Ni koreografokideak diseinatutako jantzien ehunak eta ebakidurak —arrazoi osoz Vogue aldizkariaren azalean behin baino gehiagotan agertu direnak— paregabeak dira. Zuritik gris-urdinera doazen tonuko jantziak daramatzaten hamahiru dantzariren arteko harreman-eredu konplexuek zehazten dute 13 lanaren fluxua. 14 obran, kolore biziko jantziek markatzen dute giroa: interpreteek gelditasunaren eta mugimenduaren arteko aldaera ugari dantzatzen dituzte, metronomo baten erritmora.
Taldea
Musika: Xiao He.
Argiztapenaren diseinua: Ma Yue, Tao Ye.
Jantzien diseinua: Duan Ni.
Dantzariak: Huang Qiqi, Yan Yulin, Xu Fujin, Tong Yusheng, Li Siyu, Liu Yiren, Sun Leirui, Wu Zhenkai, Li Jiayu, Cheng Leting, Wan Lu, Lu Wenchao, etc..
Ekoizpena: Tao Dance Theater.
Saioak
27/09/2026 19:00 h.
Prezioa
23-45€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
75 min.