Kontzertuak

SOWETO GOSPEL CHOIR

SOWETO GOSPEL CHOIR

Hegoafrikako ahotsik onenak musika- eta alaitasun-festa ziurtatzeko.

2022ko abenduaren 06a

Munduko musiken albumik onenaren Grammy saria eskuratu zuen Soweto Gospel Choir taldeak 2019an Freedom azken diskoarekin. Askatasunaren alde borrokatzen duten Hegoafrikako mugimendu demokratikoak ospatu eta gogoratzen dituzten kantuen bilduma da.

Taldea Soweton (South West Townshipen) sortu zen, Johannesburgo kanpoaldeko hirian, Nelson Mandelaren eta Hegoafrikako mugimendu demokratikoaren sorlekuan. Soweto Gospel Choirrek mundu osoko entzuleak liluratzen ditu nahasketa indartsuaren bidez, gospel afrikarra, askatasun-ereserkiak eta nazioarteko abesti klasikoak uztartuta.

Hegoafrikako ahots bikainek osatzen dute taldea; izan ere, taldekideak musikako artista ospetsuekin batera aritu dira agertokietan: U2, Aretha Franklin, Stevie Wonder, Robert Plant, Celine Dion, Red Hot Chili Peppers eta Josh Groban ezagunekin, besteak beste.

Errepertorio baikor eta alaiaren barruan Nelson Mandelaren bizitza ospatzen duten kantak aurkituko ditugu, nazioarteko gospel-abesti klasikoak, bertsio zoragarriak —Leonard Cohenen Hallelujah, adibidez—, Amazing Grace ereserkiaren interpretazio paregabea —17 milioi ikustaldi izan ditu YouTuben— eta beste asko. Musika zerutiarrez betetako gaua datorkigu. Haiekin ordubete eman ondoren, irribarre zabala aurpegian dugula kaleratuko gara, ezinbestean.

Saioak

6 - 19:00h.

Prezioa

20€ - 42€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 10eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA eta laguntzaile batekin.

Iraupena

90 min.

TOP