Bestelako ekintzak

Jaume Aragall: Master Class

Jaume Aragall bartzelonarra XX. mendearen bigarren erdiko opera tenor gailenetakoren master class

2015ko urriaren 19tik 24ra

Jaume Aragall bartzelonarra XX. mendearen bigarren erdiko opera tenor gailenetako bat izan da. Ahots-tinbre ederrenetako baten jabea izatearen ospeaz inguratua, arrakasta bildu du munduko antzoki garrantzitsuenetan opera handienak abestuz: “Lucia di Lammermoor”, “Madama Butterfly”, “La Favorita”, “La Traviata”, “Werther”, “Faust”, “Tosca”, “Manon”, “Don Carlos”, “Adriana Lecouvreur”, “Un ballo in maschera” eta “Simon Boccanegra”, besteak beste.

Orain, Arriaga antzokiak eskaintzen dituen Proiektu Pedagogikoen barruan, aukera daukagu munduko tenor handienetako bat izandako maisu horrek urte askoren buruan metatu duen sentsibilitate eta jakintzaz geure burua aberasteko.

 

TOP