Sokrates, Atenasko hiritarra eta pentsamendu garaikidearen aita. Platonen maisua, eta Platon berriz Aristotelerena. Bere denbora guztian lerro bakar bat ere idatzi ez zuen jakintsua, nork bere ideiak garatu behar zituela uste baitzuen. Sokrates ironikoa, harako “Bakarrik dakit ezer ez dakidala” hitz famatu haiek esan zituena, Atenasko gobernuaren ustelkeria salatu zuen errebeldea, eta Atenasko demokraziaren bilakaeraren aurka eta erlijio finkatuak egiten zuen superstizio eta manipulazio lanaren aurka jaikitzeagatik epaitua eta hiltzera kondenatua izan zen hiritarra.

Ikuskizun honetan oholtzara ekarri da Sokratesi egin zitzaion epaiketa “jainkoak erdeinatzeagatik eta gazteria demokraziaren printzipioetatik aldaratuz gazteen morala usteltzeagatik”. Epaitua, errudun aitortua eta astaperrexil zukua edanda hiltzera zigortua, uko egin zion ihes egiteari, epaimahaiaren epaia bete nahi izan zuelako.

José María Pouk jokatzen du Sokratesen papera, aktore sail bikain batek lagundurik eta Mario Gasen zuzendaritzapean.

 

 


Taldea


Egilea eta zuzendaria: Mario Gas
Eszenografia: Paco Azorín
Jantziak: Antonio Belart
Aktoreak: José María Pou, Alberto Iglesias, Carles Canut, Guillem Motos, Amparo Pamplona, Ramon Pujol eta Pep Molina
Ekoizleak: Teatre Romea, Festival de Teatro Clásico de Mérida eta Grec 2015 Festival de Barcelona

TOP