Antzerkia - Agertokia

SOBRAS COMPLETAS

VOL. 1 LA ODISEA José Luis Esteban eta Naiel Ibarrola

Festa alai bat, Ulisesek eta haren lagunek jainko-jainkosei oparitzen zizkieten antzinako hekatonbeen antzerakoa.

2023ko azaroaren 21a

Odisea ikono bat da, Homerok kontatzen duen istoriotik haratago doana. Hainbat belaunalditako irakurleak, adituak, ikasleak, historialariak, jakintsuak, ikusnahi hutsak, bidaiariak, zinemagileak, musikariak, poetak, margolariak eta abar erakarri ditu Odiseak. Baina zer geratzen zaio Odiseari emateko, ia hiru mila urtez etengabe arakatua izan ondoren? Hondarrak.

SOBRAS COMPLETASen asmoa ez da Odisea egokitzea, birsortzea, haren irakurketa sustatzea edo gure imajinario kolektiboan haren garrantzia azpimarratzea. Asmoa da Odisearen hondarrak erabiltzea, ikuslea elikatzeko, festa alai batean, Ulisesek eta haren lagunek jainko-jainkosei oparitzen zizkieten antzinako hekatonbeen antzera. Ez da iraganeko kontua. Oraingoa ere bada. Izan ere, gure bizitzak ere odisea txikiz beteta daude, eguneroko odiseaz beteta, eta beti ez dira ongi amaitzen. Hor dago dena. Has bedi gure abestia, Sobras Completas.

SOBRAS COMPLETAS VOL. 1 ODISEA
proiektu askoz zabalago baten lehen atala da, eta ikuspegi bikoitza du: eszenikoa eta ikus-entzunezkoa. Helburua da telebistak eta arte eszenikoak elkar elikatzea, baldintzatzea, arretagune bat sortzea eta marka artistiko eta komertzial bihurtzea. Ikus-entzunezkoetan, 25 minutuko zortzi kapituluko serie bat da SOBRAS COMPLETAS, plataformetarako sortua, eta dagoeneko filmatu da lehen atala, Odiseari buruzkoa.


Taldea


Zuzendaria: Sobras Completas.
Testua eta antzezlea: José Luis Esteban.
Jatorrizko musika zuzenean, grafika eta ilustrazioak: Naiel Ibarrola.
Espazio eszenikoa eta jantzien kontzeptua: Jose Ibarrola.
Argiztapena: David Alcorta.
Soinuaren diseinua eta produkzioa: Iñigo Escauriaza (Estudio El Submarino).
Argazkiak Teatro del Mercado: Manuel Minaya.
Produkzio exekutiboa: Carmen Pérez.
Banaketa: Pilar Royo.

Saioak

21 – 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).

Iraupena

70 min.

TOP