Silvia Pérez Cruz (Palafrugell, Girona, 1983) abeslaria sortzaile alai eta zoriontsuen arraza horretakoa da, zaila baita kantua bizitzeko halako grina duen artista bat aurkitzea, edozein generotakoa dela ere. Berak ekoitzi zuen oso osorik ”11 de noviembre” izeneko lehen diskoa eta bertan frogatu zuen emozio eta zentzu oso berezidun interpretea zela.

Musikaz zeukan ikuspegi panoramikoaren luzapen bat baino ez ziren izan erregistro haiek, eta ikuspegi horrexek eraman du aspaldi honetan era guztietako generoak lantzera: erritmo latinoak, musika esperimentala, jazza, folka, fadoa, e.a.

Kontzertu honetan bere ikuskizun berria aurkeztuko du, “Entre más cuerdas”, lan bat zeinetan -esana dago-bere ahots laztankorra goxoki kulunkatuko baita soka-tresneria ñabar batek sortutako akordeen artean. Hala, Elena Rey eta Carlos Montfort biolin-joleak, Anna Aldomá biolajolea, Joan Antoni Pich txelo-jolea eta MiquelÀngel Cordero kontrabaxu-jolea izango ditu lagun kontzertu honetan.


Taldea


Silvia Pérez Cruz: ahotsa
Elena Rey y Carlos Montfort: biolinak
Anna Aldomá: biola
Joan Antoni Pich: txeloa
Miquel Ángel Cordero: Kontrabaxua

TOP