Antzerkia

Silencio

Juan Mayorga

Hitzaldia ematen ari zena egilea barik haren ordezko aktorea zela amestu nuen…

2022ko martxoaren 03a

Etiketa-jantzia soinean, eroso sentitu gabe, eta dagokion protokoloa betez, dramaturgoa edo, agian, ekitaldira bere ordez joan dadin eskatu dion aktore laguna, Academiako kide egingo da Isiltasuna izeneko hitzaldia eskainita.

«Hitzen etxea den Real Academia Española erakundeko kide izateko sarrera-hitzaldian fantasia bat zebilkidan buruan bueltaka: hitzaldia ematen ari zena egilea barik nire ordez joandako aktorea zela. Azken finean, antzerkiari buruzko hitzaldia zen, eta, gai horren barruan, hitzetatik haratago dagoen eta batez ere aktorearena den zerbaiti erreparatzen zion: isiltasunari.

Segituan, oso argi ikusi nuen antzerkiari buruzko hitzaldia antzezlan bihur zitekeela, hau da, esperientzia poetiko bat espazioan eta denboran, eta horretarako ez zegoela antzezle hoberik Blanca Portillo nire lagun miretsia baino». Juan Mayorga


Taldea


Testua eta zuzendaritza: Juan Mayorga
Antzezlea: Blanca Portillo
Argiztapena:Pedro Yagüe
Eszenografia eta jantziak: Elisa Sanz
Soinu-espazioa: Mariano García
Diseinu grafikoa: Javier Portillo
Produkzioa: Avance Producciones, Entrecajas Producciones Teatrales

Saioak

3 - 19:30.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

105 min.

TOP