Kontzertu eszenaratua

SIFACE: L’AMOR CASTRATO

Aparteko ahotsa izan zuen abeslariaren maitasunezko eta odolezko abenturak.
Kontratenorra: Filippo Mineccia / Orkestra: Nereydas, Javier Ulises Illánen zuzendaritzapean

XVII. mendearen bukaerako bizimodu sutsu eta ikusgarria islatzen duten aria bikainen interpretazio hunkigarria.

2023ko otsailaren 02a

Sekulakoa eta grinatsua. Horrelakoa izan zen Giovanni Francesco Grossiren bizitza (1653-1697). Siface esaten zioten abeslariaren nortasuna eta erakargarritasuna deigarriak izan ziren haren garaian. Europan zehar arrakastatsu ibili zen eta historian jasota geratu diren operak estreinatu zituen.

Emanaldian, Javier U. Illánek sortu eta zuzentzen duen Nereydas taldeak XVII. mendeko castrato deritzoten abeslari bikainenetako baten bizitza loriatsu eta, aldi berean, iluna erakutsiko digu, Filippo Minecciaren ahotsaren bidez. Grossik bizitza bete-betea eta heriotza tragikoa izan zituen, maitatzeak ordaina baitzekarren eta aske izatea pentsaezina baitzen.

Siface: L’amor castrato ikuskizunak XVII. mendeko Europako bideetatik eta agertokietatik zehar eramango gaitu, eta Sifaceren emozio eta grinak erakutsiko dizkigu. Castrato abeslaria mendekuz hil zuten bere zalgurdiaren aurrean, bizi nahi izan zuelako, maitatu egin zuelako, besterik ez. Ane Pikaza zuzendari artistikoak irudizko espazioa proposatzen du, bertan maitasunaren denboraz kanpoko izaera eta garai guztietan bizi izandako indarkeria adierazteko.

Azpitituludun ikuskizuna.


Taldea


Kontratenorra: Filippo Mineccia.
Zuzendaritza musikala: Javier Ulises Illán.
Orkestra: Nereydas.
Zuzendaritza eszenikoa: Ane Pikaza.
Bisualak: GHEADA.
Argiztapenaren diseinua: David Alkorta.
Zuzeneko kamera: Mikel Agirrezabalaga.
Zuzeneko ilustratzailea: Janire Orduna Díaz .
Produkzioa: Teatro Arriaga.

Eskerrak: Guido Di Marzio, Aitor Borobia, Pisto Orbe, José Luis Raymond, Fran López del Cerro, María Goiricelaya.

Saioak

2 - 19:30.

Prezioa

19 - 36€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

55 min.

TOP