SHOSTAKÓVICH 14
"Ehun maiteminduek betirako egiten dute lo lur lehorraren azpian". Federico García Lorca
«Anette Dasch-ek Xostakovitxen 14. sinfoniaz hitz egin zidanean, ez nuen ondo ezagutzen maisu errusiar handiaren lan hori, egia esan. Baina, oso hunkituta geratu nintzen, Xostakovitxen musikarekin eta hark Federico García Lorcaren, Guillaume Apollinaireren, Wilhelm Küchelbeckeren eta Rainer Maria Rilkeren testuak ardatz hartuta egindako konbinazioarekin lanean hasi nintzenean.
Musika hau musikagilearen amildegitik idatzita dago beharbada, baina baita gizakiarekiko nolabaiteko leialtasun tematian oinarrituta ere, eta heriotza bidegabe orok bizidunak desitxuratzen dituela gogorarazten digu. Elias Canettiren lanetan bezala, intsumisio bat hautematen da haren barruan, matxinada bat: heriotzak azken hitza duela onartzeari uko egitea.
Testu hauek ez digute hiltzen irakasten. Olerki bakoitza datu soil bat izan nahi ez duen pertsona bat da. Musika-esaldi bakoitzak goizegi desagertzen den bizitza bati eusten dio, esku neurritsuz. Musikak ez du salbatuko, baina gezurrik esan gabe lagunduko dio. «Bakarrik zaude, bai, baina ez zaude abandonatuta» esango balio bezala. Eta musika zaintza-ekintza bihurtzen da. Ez du sendatzen. Ez du salbatzen. Baina lagundu egiten du. Hiltzen denari, geratzen denari, zentzurik aurkitu ez arren egun bat gehiago bizitzeko tematzen denari laguntzen dio. Eta hori —anestesiatzen duen mundu batean— maitatzeko modu erradikal, lehor eta oso bihozbera bat da.
Eskerrak ematen dizkiot Anette Daschi, geure zerbait sakonari buruzko artelan zoragarri honen berri eman didalako. Eta Leigh Melrose, Barbora Horáková eta Alejo Pérez nire lankideei, eta, jakina, Arriaga Antzokiari, maisulan honi heltzeko erakutsitako ahalmenagatik».
Calixto Bieito
1969an konposatua, Dmitri Shostakovichen 14. sinfonia sol minorrean, op. 135, obra bizia da, guztiz introspektiboa eta hileta-izaerakoa. Soprano, baxu, hari eta perkusiorako idatzia, formatu tradizionaletik urruntzen da sinfonia hau, eta orkestra-kantuen ziklo batera hurbildu. Lorca, Apollinaire, Küchelbecker eta Rilke idazleen hamaika poematan oinarritua dago. Errusieraz konposatu bazen ere, poesiaren hizkuntzetan abestutako bertsioa baimendu zuen Shostakovichek: espainieraz, frantsesez, errusieraz eta alemanez.
Shostakovichek osasun-arazo larriak izan ondoren idatzi zuen lan hau, eta, bertan, hilkortasunari buruz hausnartzen du, gordin eta apaingarririk jarri gabe.
Musikaren aldetik, handitasunari uko egin eta testura soil, tenkatu eta adierazkorra eskaintzen du, non instrumentu bakoitzak zeregin dramatiko bat duen.
Horrez gain, Leioa Kantika Korala abesbatzak ere parte hartuko du ikuskizunean, eta bere gaztetasun eta freskotasunarekin kontrapuntu musikal eta estetiko interesgarria ekarriko du. Basilio Astulezek zuzendutako ahots-taldeak Shostakovichen 14. Sinfoniarekin zerikusirik ez duten baina Bieitok diseinatutako eszenaratzean integratuta dauden pieza batzuk interpretatuko ditu.
Taldea
Eszena-zuzendaritza: Calixto Bieito.
Ahots bakarlariak: Annette Dasch, Leigh Melrose.
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).
Abesbatza: Leioa Kantika Korala.
Abesbatzako zuzendaria: Basilio Astúlez.
Piano-jole laguntzailea: Adrián Salinero.
Eszenografiaren diseinua: Barbora Horáková Joly.
Argiztapenaren diseinua: Michael Bauer.
Zuzendari laguntzailea: Juana Lor.
Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria.
Estreinaldia Arriaga Antzokian.
Saioak
20/06/2026 19:00 h.
Prezioa
24-48€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: