Antzerkia

SHOCK 2 (LA TORMENTA Y LA GUERRA)

Testua: Andrés Lima, Albert Boronat, Juan Cavestany y Juan Mayorga - Zuzendaritza por Andrés Lima

Zenbateraino hartzen dugu parte gure historian, gure kolpeetan, gure indarkerian… gure shocketan?

2021ko abenduaren 10tik 12ra

Shock 2 (la tormenta y la guerra) antzezlanarekin, Andrés Lima zuzendariak jarraipena eman dio Naomi Klein kazetariaren Shockaren doktrina lanean oinarritutako antzerki-ikerketa prozesu konplexuari, Shock 1 (El Cóndor y el Puma) antzezlanarekin Zuzendaritza Onenaren Max saria eskuratu ondoren. Shock 2 lanaren kontakizuna 80ko hamarkadan hasten da, Europan Margaret Thatcher eta AEBn Ronald Reagan buru izan zituen iraultza kontserbadorearekin, eta XXI. mendeko shock handiarekin amaitzen da, Espainiak parte hartu zuen Irakeko gerrarekin. Horretan datza Shock ikuskizuna, hausnarketa egitean, zenbateraino hartzen dugun parte gure historian, gure shocketan, gure kolpeetan, gure indarkerian.

Antzerkia zirrara da, erritmoa, harmonia, eta horixe da gure proposamena, gure ikuspuntua, galderak egiteko modua. Kazetaritza kritika da, dokumentua, hausnarketa, begiratzeko beste modu bat, eta ispilua ere bada, antzerkia bezala. Shock bien arteko uztarketa da.


Taldea


Testua: Andrés Lima, Albert Boronat, Juan Cavestany eta Juan Mayorga
Dramaturgia: Albert Boronat eta Andrés Lima (Naomi Kleinen «Shockaren doktrina» lanean oinarrituta)
Zuzendaritza: Andrés Lima
Antzezleak: Antonio Durán «Morris», Natalia Hernández, Esteban Meloni, María Morales, Paco Ochoa, Guillermo Toledo eta Juan Vinuesa
Eszenografia eta jantziak: Beatriz San Juan
Argiztapena: Pedro Yagüe
Musika eta soinu-espazioa: Jaume Manresa
Bideo-sorkuntza: Miquel Ángel Raió
Karakterizazioa: Cécile Kretschmar
Produkzioa: Centro Dramático Nacional, Check-in Produccionesekin elkarlanean

Saioak

10 - 19:00
12 - 19:00

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).


Iraupena

170 min.

TOP