Antzerkia

SHOCK 1 (EL CÓNDOR Y EL PUMA)

Testua: Andrés Lima, Albert Boronat, Juan Cavestany y Juan Mayorga - Zuzendaritza por Andrés Lima

Gure gaur egungo gizartea iraganean eraiki edo eraitsi genuenaren emaitza da.

2021ko abenduaren 09tik 11ra

Andrés Lima zuzendaria eta Albert Boronat, Juan Cavestany eta Juan Mayorga dramaturgoak dira testuaren egileak. Naomi Klein kazetari kanadarraren Shockaren doktrina lana oinarri hartuta sortu dute antzezlan dokumentala. Lotsazko historia jakin batean zehar egindako antzerki-bidaia lazgarri eta harrigarria, hainbat pertsonaia gorpuzten dituzten sei aktore protagonista direla. Ikuskizunak bi Max sari eskuratu ditu: Eszena Zuzendaritza Onenaren Max saria (Andrés Lima) eta Espazio Eszenikoaren Diseinurik Onenarena (Beatriz San Juan).

Gertakari historiko bat, Pinochet jeneralak Salvador Allenderen gobernuaren aurka egindako estatu-kolpea, antzerkiaren ikuspegitik ikertzearen emaitza da Shock 1 (El Cóndor y el Puma). Antzezlan dokumental honetan historia antzezten da, baina zirrararen ikuspegitik ezagutzeko. Geure burua ezagutzea da gure historia antzeztearen borondatea. Gure gaur egungo gizartea iraganean eraiki edo eraitsi genuenaren emaitza da. Egun nagusi den kapitalismoa aspalditik prestatuta dago, baina II. Mundu Gerraren amaieraren ondoren funtsezko bultzada eman zitzaion, hein batean Shockaren Doktrinari esker, edo horren bidez. Txileko kolpea izan zen doktrina horren lehen esperimentua.


Taldea


Testua: Andrés Lima, Albert Boronat, Juan Cavestany eta Juan Mayorga
Dramaturgia: Albert Boronat eta Andrés Lima (Naomi Kleinen «Shockaren doktrina» lanean oinarrituta)
Zuzendaritza: Andrés Lima
Antzezleak: Antonio Durán «Morris», Natalia Hernández, Esteban Meloni, María Morales, Paco Ochoa, Guillermo Toledo eta Juan Vinuesa
Eszenografia eta jantziak: Beatriz San Juan
Argiztapena: Pedro Yagüe
Musika eta soinu-espazioa: Jaume Manresa
Bideo-sorkuntza: Miquel Ángel Raió
Karakterizazioa: Cécile Kretschmar
Produkzioa: Centro Dramático Nacional, Check-in Produccionesekin elkarlanean

Saioak

9 - 19:00
11 - 19:00

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

170 min.

TOP