Antzerkia - Agertokia

SEXPIERTOS / SEXBERDINAK

Telmo Irureta, Kepa Errasti

Gurpil-aulkia ez da oztopo sexurako, ezta maitatzeko ere… eta maitatuak izateko?

2022ko urriaren 03tik 04ra

Anaren bihotza hutsik dagoen logela bat omen da. Nikok tatuatu egin nahi du berea. Igogailuan harrapatuta geratu dira, eta ezezagun zirenak lagun izatera igaroko dira. Beno, hori duela hiru urte gertatu zen, baina iraganera bidaiatu eta orainaldian biziko dugu haiek kontatuko digutena. Maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak ekarriko dituzte agertokira.

Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan murgilduta dabilen goxoki-saltzaileak konplexurik gabe azalduko dizkigute haien bizipen afektibo-sexualak. Hala, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak dituela erakutsiko digute. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatutako hazkunde pertsonalari buruzkoa.


Taldea


Egileak: Telmo Irureta, Kepa Errasti
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Antzezleak: Telmo Irureta y Aitziber Garmendia
Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
Jantziak: Ana Turrillas
Ekoizpena: Tanttaka Teatroa

Saioak

3 - 19:30h. Euskara

4 - 19:30h. Gaztelaina

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA eta laguntzaile batekin.

Iraupena

70 min.

TOP