Kontzertua - Agertoki irekia

RUPER ORDORIKA

Nortasun denboragabe eta iraunkorreko abestiak, atmosfera klasiko eta garaikide batean bilduak

2021ko abenduaren 30a
Sarrerak erosi

Ruper Ordorikak kontzertuan aurkeztuko du bere disko berria, 20 diskotik gorako zerrenda zabaltzen duen album berezia, eta, seguruenik, leku paregabea izango du euskal musikaren erreferente eztabaidaezin honen ibilbidean. Edertasuna eta gogoaren sakontasuna lortu ditu Ordorikak bere abestietan, soinu eta testuen etengabeko bilaketaren ondorioz, eta ondoan dituen musikarien eta ekoizpen-prozesuen kalitatea azpimarratu behar da.

Ibilbide luzean, tradizio herrikoiarekin egin du bat Ruperrek. Hiru Truku hirukotea sortu eta hiru disko grabatu zituen, euskal abesti herrikoien ikerketan oinarrituz. Era berean, nazioarteko abangoardiako musikariak ere lagun izan ditu bere grabaketa eta jardueretan: Ben Monder, Jamie Saft, Kenny Wollesen eta abar. Nortasun denboragabe eta iraunkorreko abestiak dira emaitza, atmosfera klasiko eta garaikide batean bilduak.


Taldea


Gitarra, biolina eta mandolina: Arkaitz Miner.
Baxua: Lutxo Neira.
Bateria: Hasier Oleaga.
Perkusioak Eduardo Lazaga.
Perkusioak eta teklatuak: Nando de la Casa.

Saioak

30 - 19:30

Prezioa

20€

TOP