Kontzertu eszenaratua

ROSSINI ON AIR: CHRISTMAS EDITION

CORO ROSSINI

Urteko sasoirik kutunena eztitu egingo du Rossini abesbatzak eta bere irratsaio xelebreak, «Gabonetako saio bereziarekin».

2021ko abenduaren 15a

Rossini abesbatza Arriagan izango da berriro Gabonetan, oraingoan Rossini On Air: Christmas Edition musika- eta antzerki-ikuskizunarekin. Egun horietarako berariaz prestatutako ikuskizuna da, gabon-kanta ospetsuen sorta bat osatu baitute publikoari gozarazteko. Aurori Badiola eta Mª Ángeles Salas izango dira irrati-saio entretenigarri eta original horren gidariak. Gabonak hizpide hartuta, musika-emanaldi bat eskainiko dute gatzez eta piperrez beteriko bi esatari xelebreok. Gabon-kantak ez ezik, irratiko eta telebistako antzinako iragarkietako kantak ere entzun ahal izango dira, oroimenean itsatsita geratu diren eta nostalgiaz gogoratzen diren horietakoak. Honako gabon-kanta hauek daude jasota Rossini On Air ikuskizunean, besteak beste: Noche de paz, Hator-Hator, Rin-Rin eta Adeste Fideles.

Sorpresak, elkarrizketak eta lehiaketa bat ere izango ditu irratsaio dibertigarri honek, publikoaren gozamenerako. Adin eta publiko guztientzako ikuskizun familiarra eta hurbila da, Iñaki Maruriren, Mitxel Santamarinaren eta Bilboko Rossini abesbatzaren eskutik eskainitakoa, Juanjo Ortega maisuak pianoan lagunduta eta Carlos Imazek zuzenduta.

EGITARAUA

Rin, rin
Ator, ator
Noche de paz
Belengo izarra
Olentzero
Entre pajas
Ya viene la vieja
Adeste fideles

… eta sorpresa batzuk.


Taldea


Antzezleak: Coro Rossini de Bilbao.
Bakarlaria: Ana Begoña Hernández.
Moldaketak, konposizioa eta musika-zuzendaritza: Carlos Imaz.
Zuzendaritza eta musika-prestakuntza: Ana Begoña Hernández.
Pianoa: Juan José Ortega.
Eszena-zuzendaria eta aktorea: Iñaki Maruri.
Eszena-zuzendaria eta aktorea: Mitxel Santamarina.

Saioak

15 - 19:30.

Prezioa

10 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

60 min.

TOP