Antzerkia

Romeo y Julieta

Klasiko handi bat, ikuspegi eguneratu batekin eta artista gazteek interpretatua

2017ko otsailaren 14a

Maiteminduta dauden bi gaztek erabakitzen dute ezkutuan ezkontzea, euren familien -elkarren arerio direnak- aurkakotasunagorabehera. Halere, etsaitasun horren presioa eta zorigaiztoko hainbat gertaera direla medio, bi gazteak hil egingo dira. Romeo eta Julieta obraren bertsio hau hurbil dago Shakespeareren jatorrizko testutik, baina eszenaratze gaurkotuagoa du, istorioa egungo ikusleari hurbiltzeko.

Proiektu honekin abiatu du bere ibilbidea Pabellón 6 antzerki laborategian sortutako Compañía Joven taldeak. Antzezleak
Euskadiko hainbat antzerki eskolatakoak dira. Batzuentzat euren lehenengo lana da hau, beste batzuentzat, berriz, hasiberria duten beren aktore karreraren jarraipena. Asmoa da hurrengo urteetan ere proiektuarekin jarraitzea eta beste aktore eta zuzendaritzatalde batzuek parte har dezatela.


Taldea


Itzulpengintza eta egokitzapena: Pablo Neruda

Bertsioa: Ramón Barea

Zuzendaria: Ramón Barea

Aktoreak: Sara Barroeta, Iker Legarda, Ander Iruretagoiena, Ainhoa Etxebarria, Ioritz Benito, Ainhoa Artetxe, Nerea Elizalde, Koldo Olabarri, Tania Fornieles

Zuzendaritza-laguntzaile: Itziar Lazkano

Zuzendaritza-laguntzaile: Eneritz García

Espazio eszenikoa: Ramón Barea

Espazio eszeniko laguntzilea: Mario Loza

Argiztapen diseinua: Eduardo Berja

Musika: Adrián García de los Ojos

Jantzien diseinua: Carmen Reoyo

Bideo: Leire Juan

Produkzio: Pabellón 6

Saioak

Otsailak14:

11:00 Taldeetarako funtzioa

20:00

Prezioa

6,50 -18 euro /beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunak: % 25etik % 35era.

Taldeak, familia ugaria, 30 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, % 33 baino ezgaitasun handiagoa duten pertsonak eta langabeak: % 25.

Azken orduko beherapena: % 50 (aurreko kolektiboentzat, salbu Arriagako lagunentzat)

Desgaitasunen baten ondorioz gurpil-aulkia behar duten pertsonentzat: % 50 (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin).

Iraupena

2 ordu Atsedenaldiarekin

TOP