Antzerkia - Agertokia

RIKARDO III ETA NI

Horman Poster eta Dxusturi teatroa

“Eta gizon orok, ondo nahi badu bizi, hobe du bere buruarengan konfiantza izan eta kontzientziarik gabe bizitzen ikasi”. I Ekitaldia /4.⁠ ⁠Eszena

2026ko urtarrilaren 15a
Sarrerak erosi

Hiru pertsonaia oholtza gainean. Hirurak Shakespearen zale amorratuak. Hiru friki hauek, Rikardo III.ren gaineko aluzinazio eszeniko bat ekarriko dute gure aurrera. Nor da Rikardo III? Ba al du Rikardok moralaren kontzientziarik? Zertan datza politikak? Manipulazio mekanismo berberak erabiltzen ziren lehen zein orain? Noraino eraman gaitzake botere goseak?

Shakespearek idatzitako tragedia historikoa oinarri hartuta, hiru kideak galdera hauek erantzuten saiatuko dira. Horretarako, Shakespearen antzezlaneko ezenak, umorea eta eztabaidak erabiliko dituzte. Fikziotik terapiara eta handik dantzara ibiliko dira saltoka oholtza gainean. Anabasa horretan gaudela apurka apurka, Rikardo III.ren munduak irentsiko gaitu. Fikzio maila guztiak nahastuko zaizkigu eta ikuslegoaren pentsamenduan galdera bat pausatuko da: gutako bakoitza ote da Rikardo III?

Ikuskizuna euskaraz.


Taldea


Zuzendaritza artistikoa: Igor de Quadra / Horman Poster.
Idazketa dramatikoa: Eneritz Artetxe Aranaz / Dxusturi Teatroa.
Oinarritzat hartutako testuaren autorea: William Shakespeare.
Rikardo III.ren laginen euskaratzea: Xabi Paya.
Ideia eta sorkuntza eszenografikoa: Horman Poster / Igor de Quadra.
Laguntza eszenografikoa: ATX Disenua eta Sorkuntza.
Antzezleak: Leire Ucha, Ion Zumelaga, Eneritz Artetxe Aranaz.
Dantzaria: Pette Jaragoyhen (edo Iurgi Arrieta).
Argiztapenaren diseinua: Amaia Yurrebaso.
Jantziak: Alberto Sinpatrón.
Soinu espazioa: Asier Renteria, W. Walton, A. Bruckner, Pette Jaragoyhen, Xiberoots.
Argazkiak: Ainhoa Resano.
Produkzioa eta banaketa: Horman Poster, Dxusturi Teatroa.
Bitartekaritza artistikoa: Horman Poster, Dxusturi Teatroa.

Lankidetza: Arriaga Antzokia.
Laguntza: Eusko Jaurlaritza, Euskal Hirigune Elkartea, Zornotza aretoa, Durangoko San Agustin kultur Gunea, Gernikako Kultur Etxea, Gazteszena…

Saioak

15/01/2026 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20ko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).

TOP