Antzerkia

RETORNO AL HOGAR

de Harold Pinter

Kide baten iritsierak itolarrizko eta zapalkuntzazko ekaitza leherraraziko du familian, inbidia eta mespretxuen artean.

2022ko irailaren 23tik 24ra

Retorno al hogar antzezlanean, Pinterrek —egile lotsagabe eta probokatzaileak— gordinki kontatzen ditu aita alargun baten, harekin batera bizi diren bi seme helduen eta anaia baten arteko kontraesanak eta tirabirak. Seme nagusia, bizitzan arrakasta lortu omen duena, etxera etorriko da emaztearekin. Iritsiera horrek ekaitza leherraraziko du, familiako kide guztien arteko inbidiak eta mespretxuak eragindako itolarrizko eta zapalkuntzazko giroan.

Harold Pinter (Londres, 1930 – 2008) antzerkigile eta poeta britainiarra, XX. mendearen bigarren erdiko arte dramatiko ingelesaren adierazle nagusia da. Sari ugari eman dizkiote, horien artean Literaturako Nobel saria 2005ean. Daniel Veronesse (Buenos Aires, 1955), berriz, egile, egokitzaile, aktore eta antzerki-zuzendari ospetsua da nazioartean. Sari asko jaso ditu, eta haren ikuskizunak Amerikako, Europako eta Asiako ehunka hiritan eskaini dira. Haren testuak frantsesera, alemanera, italierara, ingelesera eta portugesera itzuli dituzte.


Taldea


Zuzendaritza eta egokitzapena: Daniel Veronese
Zuzendari laguntzailea: Maite Pérez Astorga
Antzezleak: Miguel Rellán, David Castillo, Fran Perea, Alfonso Lara, Juan Carlos Vellido, Silma López
Eszenografia eta jantziak: Lua Quiroga Argiztapena: Ion Anibal López
Diseinu grafikoa: Javier Naval
Ekoizpena eta banaketa: Producciones Teatrales Contemporáneas

Saioak

23 - 19:30h.
24 - 19:00h.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

100 min.

TOP