“Yo soy la locura” lanarekin lortutako arrakastaren ostean, hona hemen lan horren bigarren zatia. Raquel Andueza eta bere taldea, La Galanía, lehen aldiz datoz Bilbora. Berekin dakartzate XVII. mendeko dantzak eta maitasun abestiak, espainiar jatorriko musikak, eta Europan barrena sakabanatutako bildumetan aurkitutako partiturak, hitzak gazteleraz dituztenak eta batzuk primizia mundialak direnak. Baita ere sartu dituzte saioan garai hartako hiru dantza garrantzitsuenen errekreazio musikalak: bada zarabanda bat (dantza mota bat Barrokoan debekatua izan zena bere hitz gordin eta mugimendu lizunengatik), seguidilla batzuk, eta Francisco Quevedoren hitzekin moldatutako jácara bat.

Maite-eromenari buruzko musika, maitasunaren argi eta itzalei buruzkoa, maitasun-lanen pikareska eta saminari buruzkoa. Musikak eta hitzak elkarrekin uztartzen, Raquel Andueza sopranoa, gaur eguneko ahots-musikako ezinbesteko izena, eta berarekin batera bere taldea, La Galanía, XVII. mendeko musika

XXI. mendeko publikoari hurbiltzen espezializatua. Barrokoaren muina, musika eta ahots bihurtua.

 


Taldea


Raquel Andueza & La Galanía:
Alessandro Tampieri: biolina
David Mayoral: perkusioa
Manuel Vilas: bi ordenako harpa
Pierre Pitzl: gitarra barrokoa
Jesús Fernández: tiorba

Saioak

 

Prezioa

9,50-32 euro / Beherapenekin

Iraupena

1 ordu 15 minutu

TOP