Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Rafael Fingerlos baritono austriarrak eta Rubén Fdez. Aguirre piano-jotzaile bilbotarrak maitearen hutsuneari buruzko askotariko musika-ikusmoldeak kontrajartzen dituzte kontzertu honetan, benetako crescendo emozional batean. Urrun dagoen maitearen irudia, idealizatua eta etsipenez oroitua, Beethovenek eta Schubertek premisa ezberdinetatik partekatzen duten ardatz poetiko bihurtzen da. Op. 98 lanarekin, gainera, elkarri lotuta zeuden eta gainerakoetatik bereizi ezin ziren abestien lehen zikloa sortu zuen Beethovenek, eta Schubertek, inguru hartatik askoz ere hurbilago baitzegoen, gorenera eraman zuen kontzeptu berri hori.

Ez dugu Ludwig van Beethovenek eta Franz Schubertek egiaz elkar ezagutu zutela frogatzen duen ebidentzia argirik, nahiz eta hiri berean bizi. Errezitaldi honek elkarrizketa moduko topaketa bat proposatzen du, bi konpositore horiek 1820ko hamarkadako Vienan egin zituzten bi ibilbide paraleloen artean; asmoa: ordura arte inor sartu ez zen lekuetan trenaren errailen antzera paraleloan sartu ziren bi konpositore horien erretratu gurutzatua marraztea.

Madrilgo Juan March Fundazioarekin elkarlanean.


Taldea


Baritonoa: Rafael Fingerlos.
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre.
Ekoizpena: Teatro Arriaga.

Saioak

13/10/2026 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).


TOP