Quique González eskuartean lan berri bat duela iritsiko zaigu Arriaga Antzokira; hain zuzen ere, ‘Las palabras vividas’, ezohiko obra. Haren karrerako erronka handienetariko bati egin beharko dio aurre beharbada; hots, Luis Garcia Montero lagunaren ahotsa berea bezala hartzeari. Gainera, lagunak bere bihotz poetikoa utziko dio musikariaren bularrean taupadak eman ditzan. Tamaina honetako proiektu artistiko batek berekin dituen zailtasun guztietatik, dagoeneko sortutako eta aldaezinak diren bertsoen neurrira melodiak egitearen ezohiko zailtasuna baino areago, agian handiena azken emaitza lortzea izango da, musika eta hitza batzen dituen abestia eta adierazten duenaren sinesgarritasuna kontserbatzen duena. Eta hain arriskutsua den erronka hori gainditu egin da. Quique Gonzálezek era honetan egindako lehen diskoaren aurrean gaude; hau da, musikariak ez ditu testuak egin, baina horien egilea izan daiteke, horiek interpretatzean duten naturaltasunarengatik.

Luis García Monterok abesti horietako bakoitzari bere arima ematen dio, aldi berean gainerakoen berdina dena. Lehen pertsona nagusi izanik, guztietan malenkonia-kutsua eta bizi izandakoarekiko emozioa nabari dira, eta inolako mugarik gabe Quique Gonzalezen ahotsarekin zabaltzen dira.

Ondorioz, musikariak aurretik egindako guztiarekin inolako antzik ez duen diskoa atera da, eta, beraz, arriskua batere arbuiatzeko moduko zati bat du. Hala ere, arriskua Madrilgo konpositorearen ezagun zaharra da, haren ibilbidea independentzia pertsonal eta artistiko negoziaezinean oinarritu baita. Beste behin, Quiquek aurreikus zitekeenaren gidoia alde batera utziko du, institutuari kasu egiteko. Beharbada denek ez dute ulertuko, baina Quique Gonzalezek berezkoa duen egonezin hori, bide berriak ikertzeko duen grina hori, artistaren balio handienetarikoa da.

 

Saioak

19:30 

Prezioa

15 - 35 € /beherapenak

Arriaga Lagunak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP