Kontzertuak

QUIQUE GONZÁLEZ

SUR EN EL VALLE

Soinu-paisaia berriak eta instrumentu akustikoen protagonismo handiagoa dira artista paregabe honen azken proposamena.

2022ko maiatzaren 29a

Quique Gonzálezek bere disko berria aurkeztuko digu: «Sur en el valle» (Cultura Rock/Varsovia Récords, 2021). Kantauri isurialde osoan hain ezaguna den haize horretan inspiratu da izenburua. Ezohiko gertaerak eta portaerak ekartzen omen ditu haize horrek, eta askotariko kondairak daude hari lotuta. Beti dago ezusteko gertakizunetarako aukera hegoaldeko haizeak jotzen duenean, eta kantu-bilduma honetako pasarte batzuetara ere hedatzen da misterio-kutsu hori.

«Sur en el valle» 2020ko azaroan grabatu zen La Casa Murada estudioan, Toni Brunetek ekoitzita. Disko pausatua da, trago luzekoa, gogoetatsua narratiboa baino gehiago, zeinean naturak eta agertokiek baldintzatzen baitute 11 abesti berrik (eta ezkutuko pista batek) osatzen duten barne-elkarrizketa. Soinu organiko eta zuzena du, eta dinamiketan arreta berezia jartzen duen banda zoragarri batek ezin hobe kudeaturiko energia eutsia. Quiqueren beste disko batzuetako soinu amerikarretatik zertxobait urruntzen da «Sur en el valle», soinu-paisaia berriak bilatzeko, eta protagonismo handiagoa ematen die instrumentu akustikoei, hala nola kontrabaxuari eta gitarra klasikoari. Gibson, Wurlitzer eta Hammond soinu zaharrak eta bateria dotoreak ere izango ditugu lagun, bidaia honetan. Quiquek iaz idatzi zuen diskoaren zatirik handiena, muino baten goialdean aparkatutako GMC Vandura furgoneta zahar baten barruan. Diskoa ezin hobea da gidatzen ari garela entzuteko eta hego-haizeak erantzun baino galdera gehiago sortzen dizkigula sentitzeko.


Taldea


Ahotsa eta gitarra: Quique González
Gitarra eta koruak: Toni Brunet
Baxua eta kontrabaxua: Jacob Reguilón
Teklatua: Raúl Bernal
Bateria: Edu Olmedo

Saioak

29 - 19:00h.

Prezioa

18€-35€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP